BIDASOA XXI WATERPOLO TALDEEK GARAIPENAREKIN HASI DUTE DENBORALDIA

Euskal Herriko Kopako lehen jardunaldian, emakumezkoek Urbat taldeari irabazi zioten; gizonezkoek, ordea, Easo waterpolo taldea menderatu zuten.

Eskualdeko kirol talde gehienak geratuta daudenean, Bidasoa XXI klubeko Waterpolo taldeek denboraldiari ekin berri diote. Bi taldeak maila absolutuan aritzen dira, hain zuzen ere, Euskal Herriko Kopako lehen jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan.

Emakumezkoen taldeak, duela hilabete bat maila nazionalean sartzeko abagunea izan zuen, baina Bartzelona ahaldunaren aurka jipoia jaso ondoren, aurten ere Euskal Herriko Kopan arituko dira. Era ezinhobean hasi dute denboraldia; izan ere, Azken Portun jokatutako denboraldiko lehen jardunaldian, Eibarko Urbat Waterpolo Taldea 18-12 garaitu zuten. Aurreko urtean ligako txapeldun bilakatu ziren eta aurten ere helburu bera lortzeko determinazioarekin hasi dute denboraldia.

Gizonezkoen taldeak zailtasun gehiago izan zituen Easo Waterpolo talde donostiarra menderatzeko. Neurketa estu batean, gol batengatik erdietsi zuten lehen garaipena, 9-8koa izan zen azken emaitza. Hain zuzen ere, aurreko urteko azken neurketa Easo taldearen aurka izan zen; orduan, donostiarrak hiru goleko aldeaz garaile atera ziren. 

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika