BIDASOAK 1.500 BAZKIDE ZENBATU DITU JADA
Eskubaloia

BIDASOAK 1.500 BAZKIDE ZENBATU DITU JADA

Txapelketa desberdinek onartzen duten bazkide kopurutik gertu dago kluba

Bidasoak 1.500 bazkide baino gehiago zenbatu ditu Liga hasiera honetan. Dagoeneko aurreko urteko muga gainditu du, izan ere, pasa den denboraldian 1.450 bazkide zituen. Gainera, zenbaki hori, klubak txapelketa desberdinetako neurketetan jasotzen ahal dituen ikusleen mugatik gertu dago.

Aurtengo denboraldian, Europako Txapelketa aste tartez jokatu da eta horrek abantaila batzuk izanen ditu Bidasoarentzat, baita bere zaleentzat ere. Izan ere, egoera honetan, Artalekuk, bere edukiera osotik (1.943), 1.600 ikusle hartzeko aukera izanen du.

Bidasoak, pandemia garaian, bazkide kopurua mantendu du. Gainera, azkeneko bi urteetan etxeko neurketak ikusteko zailtasunak eduki arren, klubak bazkideen kuotak beste bi urtez mantentzeko erabakia hartu zuen aurreko astean ospatutako ohiko batzar orokorrean. Horrela, helduek (26 eta 64 urte bitarte) 140 euro ordaindu beharko dute, ASOBAL Ligako 15 partida ikusteko. Honez gain, orain arte bazkide izan direnentzat doakoa izanen da Artalekun joka daitekeen Errege Kopako kanporaketa bizitzea. 65 urtetik gorakoek eta juniorrek berriz, (19-25) 95 euro ordaindu beharko dute. Langabetuek eta gazteek (15-18), 80, eta haurrek 20 euro. Azkenik, familiek ere elkarrekin bazkide egiteko aukera izanen dute. Horrela, bi helduk eta 14 urtetik beherako bi haurrek 220 euro ordainduko dute guztira.

Bazkide moduan alta eskatzeko, bazkideak@cdbidasoa.eus helbidera idatzi beharko da, nahiz eta klubetik aurrez aurreko eskaera egiteko gomendioa luzatu duten, eserleku egokiena aukeratzeko. Hau egiteko Artalekuko bulegoa irekita egonen da, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Bertze aldetik, Bidasoak adierazi duen moduan, aurten bazkideek Liga hasieratik izanen dute aukera beraien eserlekua bertze bati uzteko. Bere ordez Artalekura doan lagunak abonamenduaren kategoria berekoa izatea da eskakizun bakarra. Gainera, aldaketa hau online egiteko aukera ere izanen dute Bidasoako zaleek.

Nahiz eta sarrerak kudeatzeko prozesua digitalizatua egon, Bidasoa klubak txartel fisikoa eskuratzeko aukera ere ematen du, 65 urtetik gorakoek hau lortzeko lehentasuna dutelarik. Beste kategoriako bazkideek Artalekuko bulegoan eskura dezakete txartel fisikoa. Aste honetan bulegoa 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:30era egonen da irekita. Gaur berriz, irailak 6, jaieguna denez, bulegoa goizez bakarrik egonen da irekita, 10:30etik 13:00etara. 

(Argazkia: Arrate Morales)

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika