Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
11 Mar, 2022
Irundarrek Sacyr Asobal Ligako 21. Jardunaldia jokatuko dute igandean Artalekun, Abanca Ademar Leon taldearen aurka
Bidasoak Errege Kopako final-laurdenak jokatu aurretik, Sacyr Asobal Ligako 21. jardunaldia jokatuko du igande honetan Artalekun. Oraingo honetan, Abanca Ademar Leon taldea jaso beharko du etxean, bederatzigarren sailkatua hain zuzen ere. Neurketa igandean izango da, eguerdiko 13:30ean.
Jacobo Cuetarak partidaren atarian egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, norgehiagoka hau “klasiko bat” da, “aurrez aurre egon garen aldi guztiengatik eta bi taldeek dugun historiagatik”. “Ikuskizun” moduan ere deskribatu du entrenatzaileak igandeko neurketa, izan ere, Ademar “denboraldiko azken zati honetan talderik hoberena izaten ari da”.
Talde irundarraren inguruan, oraindik nekea nabaria dela onartu du Cuetarak, baina ongi lehiatzen ari direla: “Nekatutak gaude, baina ongi lehiatzen ari gara, joko dinamika onarekin. Espero dugu igandean Artaleku betetzea eta zaleek gu animatzea, partidu zaila izango baita guretzat”. Ademar taldearen bilakaera ikusita, eta beraien aurka aritutako partidak erreferentzia gisa hartuta, prestatzaileak ere zaleen babesa eskatu du: “Aurrekoan errentarekin irabazi ziguten eta azken bi denboraldietan ere gure etxean garaipena eskuratu dute. Hau kontuan izanda, neurketa zaila izango da eta zaleen indar guztia beharko dugu”.
Julen Aginagaldek ere Ademarren ezaugarri positiboak azpimarratu ditu: “Partidu guztietan borrokatzen dute. Defentsa ongi egin behar dugu, baloi gutxi eman beraiei oso azkarrak baitira kontraerasoan. Partidu borobila egin beharko dugu haiei irabazteko. Momentu onean datozte, baina gu ere momentu onean gaude eta partidu polita izatea espero dut”.
Ekimen solidarioak prest
Bidasoa Irun Klubak igande honetarako hainbat ekimen solidario ere prestatu ditu. Alde batetik, Jurdan Arretxe Klubeko batzordekideak aipatu digunez, “aspaldi adostuta genuen Alcer Gipuzkoa erakundearekin, ostegun honetan Giltzurrunaren Nazioarteko Eguna izanik, ekimen batzuk antolatzea”. Beste aldetik, eta azken asteetan ezinbesteko protagonismoa hartu duen Ukainako egoera kontuan hartuta, elkartasuna adierazi nahi diete baita ere bertako kaltetuei. Horretarako, Arretxek jakinarazi duen moduan, “Klubak erabaki du, bai sarrerekin eta bai rifekin ere, jasotzen den diru guztia Chernobyl elkarteari bideratuko zaiola. Horretarako, sarrerak salneurri berezia edukiko dute, bost euroan egongo dira”. Honen aurrean, batzordekideak jendea animatu nahi izan du igandean Artalekura bertaratzera: “Bidasoako zaleak eta eskubaloi zaleak animatu nahi ditugu Artalekura gerturatzera eta horrelako ekimenekin elkartasuna adieraztera”.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...