Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
16 Aza, 2022
Plenitude ASOBAL Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatu du talde irundarrak Leonen, gaueko 21:00etan
Bidasoak Abanca Ademar Leon taldea izanen du gaur aurkari Plenitude ASOBAL Ligako hamaikagarren jardunaldian. Leongo Palacio de los Deportes kantxan ospatuko da neurketa, gaueko 21:00etan.
Jacobo Cuetarak aurreikusi duenez, Bidasoa eta Leonen arteko partidua “zaila” izango da, “etxeko taldeak bere mailarik onena erakusten badu”. Entrenatzaileak “Granollersi 40 gol sartzea lortu zuen taldea” dela ere jakinarazi du. Honen harira, aurkariaren “erasorako eta gola sartzeko ahalmena” azpimarratu ditu Cuetarak, baita “indibidualki duten maila” ere. “Ligako bigarren talde goleatzailea da” eta Borja Burguete bigarren entrenatzaileak gaineratu duenez, “kontraerasoan ere oso lan ona egiten dute, nahiz eta pixkat irregularrak diren”.
Horregatik guztiagatik, gaur gauean ikusiko beharko du Bidasoak ze talde kantxaratzen den eta nola egin aurre horri. Honez gain, talde irundarrak bere jokoa egin behar duela adierazi du Burguetek: “Gure jokoa egitea lortu behar dugu eta gero ikusiko dugu nola gauden”. Azken finean, kontuan edukita Leon “oso ondo” dabilela eta “fitxaketa oso onak” egin dituela, “akats gutxien egiten duen taldeak irabaziko” duela onartu du bigarren prestatzaileak.
Bidasoa beraz, aurreko larunbateko indar berberarekin kantxaratu beharko da Leongo Palacio de los Deportes kantxan. Irabazteko asmoarekin eta sailkapeneko lehen postuetan egoteko helburuarekin lehiatuko da gaur Abanca Ademar Leon taldearen kontra, gaueko 21:00etan.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...