34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
06 Ots, 2023
Urteko EHFko Multzo Faseko lehen jardunaldia da eta talde bidasotarrak Aguas Santas garaitu beharko du urrats bat aitzinera egiteko
Bidasoak arrakastarekin hasi du Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia. Orain, astearte honetan, EHFko Multzo Faseko partiduekin jarraituko du eta horretarako, Portugalen dago taldea, bertako Aguas Santas Milaneza taldearen kontra lehiatzeko. Neurketa bihar ospatuko da, iluntzeko 20:45ean (19:45ean Portugalen).
Jacobo Cuetarak biharkoa “partidu garrantzitsu bat” izanen dela onartu du. EHFko txapelketan “aitzinera egiteko eta hurrengo fasera sailkatzeko” biharko garaipena gakoa izanen da, entrenatzailearen hitzetan. Aguas Santas “puntu gutxi dituen taldea da, baina ongi lehiatzen ari dira, bai Europan eta baita euren ligan ere”. Teknikoki “eskubaloi ona” jokaten dute portugaldarrek prestatzailearen iritziz eta “etxean ongi aritzen dira”.
Talde irundarrak ere indarrez ekingo dio biharko partiduari, pasa den ortziralekoan irabazi ondotik. Cuetarak adierazi duenez, “Plenitude ASOBAL Liga arrakastarekin eta garaipenarekin hasi du eta orain, etxetik kanpo eman beharko dugu maila. Indarrez goaz”.
Neurketa bihar ospatuko da, otsailaren 7an. 19:45ean dute hitzordua bi taldeek, Portugalgo ordutegian. ETB4ean zuzenean eskainiko dute norgehiagoka eta bertan, 20:45etik aitzinera ikusteko aukera egonen da.
(Argazkia: Edu Agreda)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...