BIDASOAK AGUR ESAN DIO EHF LIGAKO TXAPELKETARI
Eskubaloia

BIDASOAK AGUR ESAN DIO EHF LIGAKO TXAPELKETARI

Atzo GOG talde daniarraren aurka 33-31 galdu ondoren, Bidasoak ez du lortu hurrengo kanporaketarako txartelik

Bidasoak atzo jokatu zuen, Gudme hirian, EHF Ligako Last 16 kanporaketako itzulerako neurketa, GOG taldearen aurka. Bi puntuko abantailarekin zeuden daniarrak partidua hasi aurretik, eta 4-0koarekin amaitu zuten atzoko jardunaldia, 33-31ko markagailuarekin irabazi ondoren. Horrela, Bidasoak ez zuen hurrengo kanporaketarako txartelik irabazi eta agur esan behar izan zion aurtengo EHF European League txapelketari.

Partidua hasi eta Bidasoak izan zuen lehenengo abantaila, Kauldi Odriozolak eta Rodrigo Salinasek sartutako golekin. Hala ere, beste bi jokalari bi minutuko zigorrarekin kanporatuak izan ziren, Thomas Tesoriere eta Adrian Fernandez hain zuzen ere, eta honek etxeko taldeari 3-0ko partziala egitea ahalbidetu zion. Hortik aurrera, GOG nagusi izan zen lehen zati guztian zehar eta bi taldeen arteko errenta handitzen joan zen, zortzi goleko aldea eduki arte.

Atsedenaldira 20-12ko markagailuarekin iritsi zen neurketa, eta aldageletan Bidasoak indarra hartzeko aukera izan zuen. Horrela, irundarrek bigarren zati ona jokatu zuten. Lehenengo 30 minutuetan taldea ez zegoela neurketan sartuta ematen bazuen arren, azkeneko erdian Xoan Ledok atean eta beste jokalariak erasoan dinamika ona erakutsi zuten. Fernandezek, Ander Ugartek eta Odriozolak 0-3ko partziala ere lortu zuten eta zortzi goleko alde hori, bostera murriztu zuten (22-17, 37. minutua). Julen Aginagaldek ere, beste gol batekin, laura jeitsi zuen errenta, eta azken hamar minutuetan, Fernandezek berriz 30-28ko markagailua ezarri zuen. Bidasoa berdinketaren bila joan bazen ere, ezin izan zuen markagailuko hutsunea gehiago murriztu. Eneko Furundarenaren zigorra aprobetxatuta, etxeko taldeak erantzun eta bi goleko aldea mantentzea lortu zuen, 33-31koarekin neurketa amaituz.

Bigarren zatian indarra erakutsi bazuten ere, irundarrek ezin izan zuten GOG talde handia garaitu eta beraz, hurrengo kanporaketarako txartela daniarrentzat izan zen. Hala ere, Bidasoari oraindik borrokatzea geratzen zaio hurrengo denboraldian, berriz ere, Europako Txapelketa jokatzeko aukera edukitzeko. Horretarako Asobal Ligan lehiatzen jarraitu beharko dute eta horretarako hurrengo hitzordua larunbatean izanen dute, Artalekun. Oraingo honetan, Viveros Herol BM taldea jaso beharko dute, arratsaldeko 18:30ean.

Fitxa teknikoa

33 – GOG (20+13). Hallgrimsson, Tollbring (9, 5 p.), Madsen (6, 4 p.), Kildelund (2), Bergendahl (5), Zachariassen (4), Olsen (1); Dorgelo, Pytlick (5), Larson, Jorgensen (1), Laerke, Als, Vlastos, Clausen.

31 – Bidasoa Irun (12+21). Ledo, Ugarte (2), Zabala (1), Odriozola (10), Salinas (1), Rodríguez (3), Fernández (4, 2 p.); Sierra, Furundarena (2), Aginagalde (4, 1 p.), Mujika (1), Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (1), García (1).

Partzialak. 3-2, 6-3, 9-5, 12-8, 15-10, 20-12; 22-15, 24-18, 26-20, 29-23, 30-27, 33-31.

Epaileak. Georgios Panayides eta Marios Andreou (Zipre). Etxekoen aldetik, Zachariassen (2) eta Bergendahl zigortu dituzte bi minutuz. Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere (2), Fernández, García, Nieto eta Furundarena.

Bestelakorik. EHF European Leagueko Last 16ko itzulerako neurketa Gudmeko Phønix Tag Arena kiroldegian, 1.648 zaleren aurrean, horien artean, Bidasoako jokalari izan zen Uffe Fredsgaard.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika