34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
30 Urr, 2022
Irungo taldeak euskal derbia bereganatu zuen atzo Artalekun, Anaitasunari 36-24ko markagailuarekin irabazita
Bidasoak eta Anaitasunak elkarren aurkako derbia jokatu zuten atzo Artalekun. 1688 zaleren aitzinean, etxeko taldeak ikuskizun ederra eman zuen eta Iruñeako taldea gainditzea lortu zuen, partidan guztian zehar markagailua bere alde edukita eta neurketa bukaerarako 36-24koa erdietsita.
Norgehiagokaren lehen gola Irungo taldeko Asier Nietok sartu zuen, bigarren minutuan, eta orduz geroztik, aurretik jarri zen Bidasoa neurketa bukaerara arte. Lehen minutuetan bi taldeak parekatuak egon baziren ere, etxekoek lortutako 4-0 partzialarekin, markagailua 9-4ra jarri zuten hamaikagarren minuturako eta errenta hori handitzen joan ziren atsedenaldira 17-10ekoarekin iritsi arte.
Azken zatian joko beretsua kantxaratu zuen Bidasoak, berritasun batekin. Azken asteetan geldirik egon den Victor Rodriguez jokora bueltatu zen atzo eta Artalekuk emozioz beterik jaso zuen jokalaria. Talde irundarrak markagailuan abantaila handiagoa lortu zuen azken 30 minutu hauetan, 13 goleko aldea eskuratzeraino (34-21, 55. minutuan). Hala ere, Anaitasunak errenta hori gutxitzea lortu zuen bukaerarako, eta azkenean, 36-24koarekin amaitu zen neurketa.
Bigarren garaipena jarraian erdietsi ondotik, Bidasoak EHF European Leagueko bigarren jardunaldia jokatu du datorren asteartean (azaroak 1), Füsche Berlinen kontra. Neurketa Berlinen jokatuko da, gaueko 20:45ean.
(Argazkia: Arrate Morales)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...