Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
04 Mai, 2022
Bi urteren ondoren, ohiko ordutegira itzuliko dira udalekuak eta dagoeneko izen-emateko epea irekita dago
Bidasoa Klubak urtero antolatzen dituen “Udasoa” udalekuak bueltan izango dira aurten, ohiko ordutegi zabalarekin. Azken bi urteetan, pandemia zela eta, bertan egiten ziren ekintzak eta ordutegia murriztua izan zen, baina aurtengo udan berriz ere ohiko formatuan antolatu dituzte.
Udalekuak 2009 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta goizeko 8:30etik eguerdiko 13:30era egingo dira. Uztailean ospatuko dira, lau astez jarraian (4tik 8ra, 11tik 15era, 18tik 22ra eta 25etik 29ra), eta denetan edo aste solteetan eman daiteke izena. Ordutegia luzatzeaz gain, Udasoak aurreko urteetan egiten ziren txangoak ere berreskuratuko ditu. Astean gutxienez bat egingo dute eta udalekuetako haurrek Bidasoako eskualdeko hainbat kultura eta kirol interesguneak bisitatuko dituzte horietan. Udasoako astebeteko prezioa 85 eurokoa izango da, bi astetakoa 160koa, hirukoa 235koa eta hilabete osoan parte hartu nahi bada, 300 euro ordaindu beharko dira.
Izena emateko epea irekia dago jada eta horretarako, Bidasoa Klubak link bat jarri du eskuragarri: https://p.berrly.com/cdbidasoa/events. Bertan, lehendabizi, aste kopurua aukeratu beharko da eta gero, inskripzio-inprimakian datuak bete beharko dira (izen-abizenak, telefono, etab.). Horren ondoren, zein asteetan parte hartuko den zehaztu beharko da.
Informazio gehiagorako klubak bere telefonoa jarri du eskuragarri (943 62 52 85), baita cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbide elektronikoa ere.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...