BIDASOAK ASOBAL LIGAN PENTSATZEN JARRAITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOAK ASOBAL LIGAN PENTSATZEN JARRAITZEN DU

Azken orduko polemikak alde batera utzita, Bidasoak Cangas garaitu beharko du igandean (17:30)

Bidasoak ASOBAL Ligari segida eman beharko dio asteburu honetan, azken orduan klubaren inguruan izan diren polemikak alde batera utzita. Talde irundarrak Cangas bisitatuko du igande honetan (azaroaren 26an), 17:30ean, denboraldiko hamabigarren jardunaldia jokatzeko.

Prentsaren aitzinean atera da Jacobo Cuetara gaur, astero moduan, jardunaldi berri baten atarian. Hala ere, azken orduetako polemikaren inguruan solastu da lehenbizi. “Triste” sentitzen dela dio, “ilusio handia” zuelako Bidasoak segitzeko, “oso zoriontsua” izan baita klub horiaren lehen taldea gidatzen. “Aste gogorrak” izan direla ere onartu du, batez ere Sinfinen kontrako partiduko eguna: “Aste gogorrak izan dira niretzat. Sinfinen kontrako partidua bereziki gogorra izan zen, agian nire ibilbideko partidurik gogorrena. Borja Nire ondoan egon zen, lagunen, eta aitzinera atera genuen azkenean”.

Entrenatzaileen bizitzaren parte da klub batetik bertzera pasatzea eta hori ere kontuan eduki behar duela dio Cuetarak: “Entrenatzaileek, momentu jakin batean, klubek gurekin ez kontatzea onartu behar dugu. Gure ofizioaren parte da”. Edonola ere, orain hobeki dagoela ere onartu du eta ilusioz dagoela asteburuko erronkari aurre egiteko. Aldi berean, dei bat egin die zale guztiei ere: “Lasaitasuna behar dugu denok. Dena ongi joanen da, bai niretzat, baita klubarentzat ere. Zaila da, baina aitzinera egin behar dugu eta taldeaz disfruta behar dugu, garaipenak pilatzen segitzeko”.

Bidasoaz gozatzeko hurrengo aukera igande honetan, azaroaren 26an, izanen dute bidasotar guztiek. Cangas bisitatuko dute orduan, 17:30ean, eta taldea kantxara batuta aterako dela ere diote entrenatzaileek. Hala ere, zaila izanen dela badakite, baino kantxan ikusiko duten aurkariarengatik batez ere. Cuetarak jakinarazi du, aurkaria “etxean hazi egiten” dela, “batez ere goiko taldeen kontra”. Horrela, “bere bertsiorik onena ikusiko dugu, baita pabilioi bete bat ere, eta zaila izanen da”.

Cangas “borrokalaria” den talde bat dela ere azpimarratu du eta “egonkorra” dela, denbora aunitz eramaten baitute elkarrekin entrenatzen gehienek. “Detaileak” izanen dira kontuan hartu beharrekoak igandean, kontrolpean eduki beharko direnak. Horrez gain, defentsan bere onena erakutsiko du Bidasoak, beti egiten duen moduan, eta erasoan ere fin ibiliko dira. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika