Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
04 Abe, 2023
Sailkapeneko bigarren postuan finkatu da talde irundarra, 23 punturekin guztira
Bidasoak bertze garaipen bat eskuratu zuen Artalekun, oraingo honetan Bada Huescaren kontra. 31-24ko markagailua eskuratu zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta orain, sailkapeneko bigarren postuan finkatua dago, 23 punturekin guztira.
Etxekoek indartsu hasi zuten partidua Artalekun eta segidan ireki zuten tartea markagailuan. Bederatzigarren minutuan, 9-4ko emaitza ezarri zuten, eta atsedenaldira bidean oraindik ere gehiago handitu zuten hutsunea. 19-12koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara eta bueltan, erritmoa pixkat jeitsita, akats gehiago egin zituzten erasoan. Hala ere, Bidasoak defensa lan ona eginez, tartea mantendu zuen eta azkenik, 31-24ko emaitza jarri zuen markagailuan behin-betiko.
Talde irundarrak Puerto Sagunto taldea bisitatuko du asteburuan, zehazki larunbatean (abenduaren 9an), 18:00etan. Horren ondotik, etxera bueltatuko da heldu den asteartean, abenduaren 12an, Cuenca jasotzeko (20:00).
(Argazkia: Arrate Morales)
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...