Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
10 Abu, 2022
Atzo eguerdian egin zen aurtengo denboraldiko egutegiaren zozketa eta Bidasoari Benidormen hastea egokitu zaio
Atzo eguerdian, abuztuaren 9an, aurtengo denboraldiko ASOBAL Ligako egutegiaren zozketa ospatu zen Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) egoitzan. Bertan erabaki zenaren arabera, Bidasoari Benidormen aurka lehiatzea egokitu zaio lehen neurketan. Partida Benidormen jokatuko da irailaren lehen asteburuan. Taldea urteko bigarren jardunaldian arituko da etxean, Frigorificos Morrazo Cangasen aurka.
Bidasoak kanpoan hasiko du aurtengo ASOBAL Liga, baina etxean emanen dio bukaera denboraldiari. Izan ere, Angel Ximenez Puente Genil jaso beharko du 2022/23ko denboraldiko azken neurketan, bi astez jarraian REBI Balonmano Cuenca eta Bada Huesca taldeak bisitatu ondotik.
Jacobo Cuetara entrenatzailearen iritziz, “egutegi orekatu bat da, zozketa normal bat bitxikeriarik gabe”. Lehen jardunaldiaren inguruan, etxetik kanpo aritzea Bidasoarentzat abantaila dela ere aipatu zuen: “Lehen jardunaldia Benidormen jokatuko dugu eta zaila izango da, Europako txapelketan parte hartzen duen taldea baita. Hala ere, aztertzen ditugun datuen arabera, nahiago dugu etxetik kanpo hasi. Izan ere, lehen neurketan urduritasun handia dago eta zaila da gure zaleen aurrean aritzea”.
Denboraldiko lehen itzulian zazpi neurketa jokatuko dituzte guztira Artalekun, kanpoan baino bat gutxiago. Hilabete hauetan bisitatu behar dituzten taldeen artean Barça dago eta Cuetararen hitzetan, “horrek egon daitekeen desoreka txiki hori orekatuko du”. Ligari bukaera aldiz, etxean emanen diote Puente Genilen aurka. “Azken partidak zailak izango dira, jokoan zerbait izan dezaketen taldeen kontra arituko baikara”, aurreratu zuen prestatzaileak.
Egutegi orekatua izanagatik ere, Jacobo Cuetarak horri aurre egiteko lanean jardun behar dutela adierazi zuen: “Guretzat egutegi orekatua da, baina orain ongi aztertu beharko dugu denboraldi hasierarako taldea ongi prestatzeko”.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....