BIDASOAK BERDINKETA LORTU ZUEN BENIDORMEN KONTRA
Eskubaloia

BIDASOAK BERDINKETA LORTU ZUEN BENIDORMEN KONTRA

Gibeletik egon zen talde irundarra partiduaren zati handi batean, baina partidua berdintzeko gai izan zen azken minutuetan

Bidasoa Irunek puntu bat atera zuen atzo arratsaldean Artalekun, Benidorm taldearen kontra. 26ra berdindu zuten Jacobo Cuetararen mutilek, neurketaren zati handi batean markagailuan gibeletik ibili ondotik. Bi puntuak eskuratzeko aukera ere eduki zuen talde horiak, baina azkenean ezin izan zuen eta berdinketa positibotzat jo zuten irundarrek.

Lehen zatian, Puente Genil taldearen kontrakoa errepikatu zuen Bidasoak etxean ere. Ez zuen bere maila eman eta lehen partzialean 3-2koa eskuratu ondotik, Benidormek eraman zuen neurketaren buruzagitza. Atsedenaldira bidean, gainera, zazpi goleko errenta lortu zuen aurkariak eta 13-20koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian berriz, neurketa iraultzea zaila bazen ere, bertze Bidasoa bat ikusi zen etxeko kantxan. Taldeak indarrak berritu zituen eta zazpi goleko tartea bira murriztu zuten, 5-0eko partzial baten ondotik. Hori gutti balitz, neurketa berdintzeko aukera aprobetxatu zuten, baita aitzinetik jartzekoa ere. Partidua bukatzeko bost minutu falta zirenean, bi puntuak eskuratu zituen Bidasoak (23-22). Edonola ere, Benidormek erantzun egin zuen eta berriz ere, bere alde jarri zuten emaitza. Azken minutuetan ordea, Iñaki Caverok partidua berdindu eta 26ko berdinketa utzi zuen markagailuan behin-betiko.

Puntuak banatuta, Plenitude ASOBAL Ligak atsedenaldia izanen du asteburu batez. Martxoaren 23an bueltatuko da txapelketa, eta egun horretan, Bidasoak Viveros Herol BM Nava bisitatuko du.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika