Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
02 Urr, 2023
Markagailu estuarekin garaitu zuen talde irundarrak Logroño La Rioja, 27-28ko emaitzarekin
Bidasoak bertze bi puntu eskuratu zituen pasa den larunbatean Logroñon. Bertako taldeari 27-28ko markagailuarekin irabazi zioten, Harbaouik berdinketa ekidin zuen geldiketa egin ondotik. Horrela, zazpi punturekin guztira, sailkapeneko bigarren postuan kokatu da Bidasoa, Barçarekin puntuetan berdinduta.
Lehen zatian Bidasoa ez zen batere erregularra izan. Lehen hiru minutuetan Logroñok hiru gol sartu zituen eta 3-1 jarri zen aitzinetik. Jacobo Cuetararen mutilak honi buelta emateko gai izan ziren eta 3-6koa ezarri zuten markagailuan. Hala ere, defentsan zailtasunak izan zituen bisitariak eta Logroñok berriz ere berdinketa eskuratu zuen, atsedenaldira bidean aurrea hartuta gainera.
Bigarren zatia 13-11koarekin hasi zuten bi taldeek. Azken ordu erdia hobea izan zen Bidasoarentzat eta akatsak zuzenduta, berdinketa eskuratu zuen markagailuan. Bi taldeak parekatuak egon ziren azken minutuetara bitartean, Bidasoak berri ere aitzina hartu zuen arte (55. minutuan, 24-26). Partidua bukatzear zegoela, berdinketa eskura izan zuten etxekoek, baina Mehdi Harbaouiren geldiketa on bati esker, Bidasoaren alde erori ziren puntuak, 27-28ko emaitzarekin.
Bi puntuak poltsikoratuta, hiru garaipen segidan ditu Bidasoak, denboraldi hasiera honetan partidurik galdu gabe gainera. Sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta, zazpi punturekin, Barça liderrarekin berdinduta. Heldu den larunbatean berriz, urriaren 7an, etxean jasoko du talde irundarrak Puente Genil (17:00).
(Argazkia: LabZero)
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...