Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
04 Ira, 2023
Billere-n kontra 27-33ko markagailua erdietsi zuen
Bidasoak aurredenboraldia bertze garaipen batekin itxi du. Pasa den ortziralean (irailak 1) Billere-n kontra jokatu zuen lagunartekoa, Pauen, eta 27-33ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak. Hasieratik hasi zen agintzen bisitaria, eta batez ere, azkeneko minutuetan emandako mailara esker, prestaketak ezin hobe bukatu ditu.
Lehen minututik nagusi izan zen Bidasoa, Billere-n kontrako neurketan. Jakub Skrzyniarz sendo ibili zen atean eta Iñaki Cavero eta Julen Mujika ere indartsu egon ziren erasoan. Horri esker, hiru goleko abantaila eskuratu zuen talde irundarrak hamargarren minutuan sartuta. Hala ere, berriz ere berdintasuna ailegatu zen markagailura eta atsedenaldia gol bakarreko aldearekin hasi zuten bi taldee, 13-14koarekin.
Bigarren zatian antzeko eskema izan zuen neurketak. Bidasoak lau goleko errenta irabazi zuen lehen minutuetan eta alde hori mantentzen jakin zuen ia ordu erdi guztian zehar. Horrez gain, azken hamabortz minutuetan, talde irundarrak lan ezin hobea egin zuen, bai erasoan baita defentsan ere, eta partidua 27-33ko markagailuarekin bukatu zen azkenean.
Aurredenboraldiko prestaketak bukatuta, taldea buru belarri ariko da aste honetan lanean. Izan ere, ASOBAL Ligako lehen hitzordu garrantzitsua izanen du larunbat honetan Artalekun. Barça jasoko du Jacobo Cuetararen taldeak etxean, denboraldiko lehen partidua jokatzeko (16:45).
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...