Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
10 Urr, 2022
Talde irundarrak 39-25ko markagailuarekin irabazi zion Guadalajarari
Bidasoak aurtengo denboraldiko lehen fasea bertze garaipen batekin itxi du. Izan ere, pasa den larunbatean, Guadalajara taldea hartu zuen mendean 39-25ko markagailu zabalarekin. Horrela, sailkapenera bertze bi puntu garrantzitsu batu zituen talde irundarrak Artalekun.
Neurketa hasi eta lehen bost minutuetan, Guadalajara aurretik jarri zen markagailuan. Etxeko taldeari partidan sartzea kostatu zitzaion, baina segidan erantzun eta markagailua iraultzea lortu zuen, 6-0eko partzial bati esker. Horrela, baita Skrzyniarz-ek atean egindako lanari esker, Bidasoak 18-13ko markagailua ezarri zuen atsedenaldirako.
Bigarren zatian ere talde irundarrak bere nagusitasuna erakusteko aukera eduki zuen. Lehen minutuetan dagoeneko, errenta zortzi golera zabaltzea lortu zuten eta, pixkanaka, markagailuko tarte hori oraindik ere handiagoa egin zuten. Nieto, Urruzola, Mujika eta Iribar gazteen protagonismoarekin, azkenik, Bidasoak 39-25ko markagailuarekin irabaztea lortu zuen.
Honen ondotik, Bidasoak asteazken honetan jokatuko du Euskal Kopako finalaurrekoa Tolosaren kontra, Tolosan bertan. Ligako hurrengo jardunaldia, aldiz, urriaren 22ko asteburuan jokatuko dute Logroño La Riojaren kontra, Palacio de los Deportes La Rioja kantxan.
(Argazkia: Arrate Morales)
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...