Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
19 Aza, 2021
Oraingo honetan, Sacyr Asobal Ligako partidua izango da Batcho BM Torrelavegaren aurka
Astearteko porrota eta gero, Bidasoak Asobal Ligako hitzordu berri bat izango du bihar Artalekun arratsaldeko 18:30ean, Batcho BM Torrelavegaren aurka. Talde hau sailkapeneko 14. postuan kokatuta dago, Bidasoatik hamaika puntuetara.
Nahiz eta neurketa erraza dirudien irundarrentzat, Jacobo Cuetarak gaurko prentsaurrekoan esan duen moduan partidua zaildu daiteke: “Abantaila dugu igo berri den talde baten aurrean, baino gauzak ongi egiten ari den talde bat da eta inorrek ez die irabazi hiru gol baino gehiagoko aldearekin”. Kanpoko taldearen armetako bat “oso azkar korri egiten dutela” da, Cuetarak aipatu duen moduan eta “piboteak oso ondo jokatzen ari direla”.
Bidasoaren inguruan, entrenatzaileak onartu du joko ona izaten ari direla, baina kontuz ibili behar direla sasoi berean jarraitzeko: “Etxean jokatuko dugu eta hori abantaila da. Aktibo egon behar gara hasieratik. Azken txanpan gaude eta gure onena eman behar dugu”.
Jacobo Cuetara ere kezkatua azaldu da Toulousen aurka jaso zuen porrotagatik, eta hurrengo astean Europan duten hitzordu berriagatik. Hala ere, jokalari guztiak jardunean daude, eta nahiz eta ez duten oraindik biharko deialdia egin, entrenatzaileak hau garrantzitsua dela esan du: “Partidu askoko momentu batean gaude eta garrantzitsua da jokalari guztiak jardunean edukitzea”.
Errege Kopako bigarren kanporaketa
Atzo goizean, Errege Kopako bigarren kanporaketako partiduen zozketa egin zen. Bertan, Bidasoari Gironara bidaiatzea egokitu zitzaion, U.E. Sarrià taldearen aurka aritzeko. Neurketa abenduaren 15ean ospatuko da eta partidu bakarrera jokatuko da.
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...