BIDASOAK BI PUNTU GARRANTZITSU IRABAZI ZITUEN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK BI PUNTU GARRANTZITSU IRABAZI ZITUEN ARTALEKUN

Neurketa zail baten ondotik, Jacobo Cuetararen mutilek 33-29 irabazi zuten Ademar Leonen aitzinean

Bidasoa Irunek Abanca Ademar Leon jaso zuen atzo Artalekun, 1.602 zaleren aitzinean. Partidu zail bat izanen zela bazekiten aldez aurretik, eta horrela izan zen. Nahiz eta lehen abantailak etxekoentzat izan, atsedenaldira berdinduak ailegatu ziren bi taldeak. Bigarren zatian berriz, defentsa ona kantxaratu zuten Jacobo Cuetararen mutilek eta horri esker, 33-29ko markagailuarekin irabaztea lortu zuten.

Neurketaren lehen minutuak distiratsuak izan ziren Bidasoa Irunentzat. Defentsa lan ona egin zuen atean Mehdi Harbaouik eta erasoan ere fin ibili ziren irundarrak. Horrela, 10. minuturako, 7-2koa ezarria zuten markagailuan. Egoera honek Manolo Cadenas Ademar Leongo entrenatzaileari bi hutsarte eskatzera derrigortu zion. Bertan emandako irizpideak kontuan hartuta, indarra erakusten hasi zen aurkaria eta emaitza berdintzeko asmori eutsi zioten. Leongoek bortz goleko errenta deuseztatu zuten hurrengo hamabortz minutuetan eta aitzinetik jartzea ere lortu zuten (27. minutuan, 11-13 eta 28. minutuan, 12-14). Jacobo Cuetarak bertze bi hutsarte eskatu zituen lehen zatiaren bukaeran, etxekoek emaitzari eutsi ziezaioten. Bidasoak honi erantzun eta atsedenaldira 14-14ko markagailuarekin ailegatzea lortu zuen, Jon Azkue eta Mikel Zabalak sartutako golei esker.

Bigarren zatian berriz, lehen minututik Bidasoak bere indarra erakutsi zuen, baita jardunaldiko puntuak etxean gelditzeko asmo irmoa ere. Horrela, Asier Nieto, Mikel Zabala, Jon Azkue eta Rodrigo Salinasen golei esker, aitzinetik jarri ziren etxekoak berriz ere markagailuan (19-15) eta orduz geroztik, euren alde eduki zuten neurketa bukaera bitarte. 41. minutuan gainera, zailtasun bati egin behar izan zion aurre Bidasoak, izan ere, Jacobo Cuetara entrenatzailea eta Mehdi Harbaoui atezaina kanporatuak izan ziren. Etxekoak bi jokalari gutxiagorekin jokatu zuten hurrengo minutuetan, baina horrek ez zuen arriskuan jarri hauen jokoa. 2-1eko partziala eginda, euren alde erabakita utzi zuten neurketa. Azkenik, 33-29ko markagailuarekin, bi puntu garrantzitsu batu zituzten horiek sailkapenera, eta Ademar Leonen bolada onari bukaera eman zioten gainera. Izan ere, Irunen jokatutako azken hamabi partiduetatik hamaika irabaziak zituen talde aurkariak.

Garaipen honen ondotik, denboraldiko azken atsedenaldiari hasiera eman diote irundarrek. Maiatzaren 13an itzuliko da berriz ere ASOBAL Liga eta Bidasoak Granollers bisitatuko beharko du orduan. Hala ere, Jacobo Cuetararen mutilak ez dira geldirik egonen. Tartean, Euskal Kopako finala jokatuko baitute, maiatzaren 3an Getxon, bertako Romo taldearen kontra.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika