Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
23 Aza, 2022
Multzo Faseko hirugarren jardunaldian HC Motor talde ukrainarra garaitu du 26-22ko markagailuarekin
Bidasoak HC Motor talde ukrainarra hartu zuen mendean atzo iluntzean jokatutako EHF-ko Multzo Faseko hirugarren jardunaldian. Neurketa aurkariaren alde jartzen hasi bazen ere, talde irundarrak markagailuari buelta ematen jakin zuen eta, guztiz indarberrituta, irabazteko gai izan zen. Bertze bi puntu eskuratuta, Bidasoa sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da, lau punturekin.
Gol gutxiko lehendabiziko zatia jokatu zuten bi taldeek atzo Artalekun. Lehenengo hamar minutuetan bina gol sartu zituzten eta bina berdinduta beraz, hasi zuten neurketa. 15. minututik aitzinera aldiz, partida zailtzen hasi zen etxeko taldearentzat. Motorrek aurrea hartu eta, bi eta hiru goleko errentarekin, bere alde jarri zuen markagailua atsedenaldirako (9-12).
Bigarren zatian, sentsazioak berreskuratu eta markagailua iraultzeko asmoz kantxaratu ziren Jacobo Cuetararen mutilak, eta horrela egin zuten. 34. minutuan, Asier Nietok sartutako golari esker, neurketa berdindu zuen Bidasoak. Ez hori bakarrik, Iñaki Caverok 38. minutuan lortutako puntuarekin talde irundarrak aurretik jartzea lortu zuen. Horrela, 45. minuturako, markagailua 20-16an jarri zuten bidasotarrek eta abantaila hori mantentzen ere jakin zuten norgehiagokaren bukaera arte. Azkenik, Bidasoak EHF-ko Multzo Faseko bigarren garaipena eskuratu zuen, 26-22ko markagailuarekin HC Motor taldea garaituz.
Bi puntu gehiagorekin sailkapenean, EHF-ko fase honek datorren asteartean izanen du jarraipena, Danimarkan, Skanderborg-Aarhusen taldearen kontra jokatuko duten neurketarekin. Bitartean, Jacobo Cuetararen mutilek Plenitude ASOBAL Ligari berrekingo diote larunbat honetan (azaroak 26), El Sargalen, Incarlopsa Cuencaren kontra.
(Argazkia: Eduardo Agreda)
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...