BIDASOAK BIGARREN ZATIAN MENDEAN HARTU DU GUADALAJARA
Eskubaloia

BIDASOAK BIGARREN ZATIAN MENDEAN HARTU DU GUADALAJARA

Asobal Liga amaitutzat emateko 9 jardunaldi geratzen direnean, Bidasoak 39 puntu ditu. Bigarren zatian neurketa hautsi eta 31-23 mendean hartu du Quabit Guadalajara. 

Lehen zatiak ez du agintari argirik izan. 30 minutuan bi goletan mantendu dira aldeak, Bidasoarentzat zein Guadalajararentzat. Batek jo duenan, besteak erantzun du. Hitz gutxitan, hori izan da lehen zatiaren jarduna. Ez Guadalajarak, ez Bidasoak, ez dute lehen zatian neurketa hausteko ahalmena izan. 8.minutuan, neurketan lehen aldiz jarri da Guadalajara aurretik, 3-4 eta 3-5. Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du. Bidasoak 3-0eko partziala eskuratu du eta 6-5 buelta eman dio kontra zuten aldeari. Lehen zatian Jon Azkue izan da talde irundarraren erasoko jokalari garrantzitsuenak; oriotarrak 6 gol egin ditu. Edonola ere, Gudalajara lan txukuna betetzen jarraitu du. JJ Hombradosek 9 geldiketekin mantendu du kanpoko taldea eta Gaston Moruriñoren, Bidasoako jokalari ohiaren, golek gudalajararren alde jarri du berriz markagailua (6-7). Azkueren bidez errenta berria lortu du Bidasoak, 9-7 aurretik jarri dira, baina Paredes eta Dariel Garciak 10-10 berdindu dute norgehiagoka. Azkeneko bost minutuetan, Xoan Ledok bi baloi gelditu ditu eta Iker Serranoren piboteko jokoak 2 gol eragin ditu Bidasoarentzat.

Bigarren zatia bi goleko aldearekin, 13-11, ekin dio Bidasoak. Nahiz eta lehen bi erasoetan Azkuek eta Salinasek gola egiten asmatu duten, Guadalajarak erritmoa ezarri nahi izan dio neurketari eta Dariel Garciak segidan gauzatutako bi golen bidez, lehen bost minutuetan 15-15 berdindu du partidua. Hurrengo bost minutuetan Bidasoak lau goleko aldea lortu du, ordura arte neurketako nagusia. Jon Azkue, Sergio de la Salud eta Rodrigo Salinas izan dira errenta ahalbidetu duten jokalariak (20-16). Mariano Ortegak, Gudalajararen entrenatzaileak, hutsartea eskatu du, baina ez du eragin handirik izan; horrezkero talde irundarrak norgehiagoka kontrolpean zuen. Polemikarako hastia ere egon da. Gudalajarak, sustuki, Xoan Ledoren kaleratzea eskatu du Gaston Mauriñorekin izan duen tupustarengatik. Kanpoko taldea neurketaren kokalekua galdu du eta Bidasoak bikain baliatu du 24-19 aurretik jartzeko.

Azken 10 minutuetan markagailua eutsi besterik ez du egin. Jon Azkueren (11 gol) eta Xoan Ledoren (7 geldiketa bigarren zatian eta 9 orotara) lan zoragarriak beste bi puntu Artalekun geratzea baimendu du. Azkenean, Bidasoak zortzi golen aldeagatik, 31-23, Quabit Guadalajarari irabazi dio. 

31 – Bidasoa Irun (13+18). Sierra, Cavero (1), Crowley, Aginagalde (1), Salinas (4), De la Salud (5, 1p.), Azkue (11, 3p); Ledo (2), Racotea, Zabala (3), Tao Gey, Serrano (3), Tesoriere, Da Silva (1), Nieto, Bonanno.

23- Quabit Guadalajara (11+12). Hombrados, Savini (3), Pereira (3, 1p), Gallardo (1), Paredes (4), Mouriño (4), García (5); Santamaría, Romanillos, Sanz, Román, Rodríguez, López, Bodí, Díaz (3), Marmesat. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika