Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
02 Ots, 2023
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio hasiera denboraldiko bigarren itzuliari. Lehen jardunaldi honetan Artalekun arituko da taldea, Benidorm-en kontra. Neurketa ortziralean izanen da, otsailaren 3an, gaueko 21:30ean.
“Sentsazio onak ditugu”. Hori izan da Jacobo Cuetarak azpimarratu duena biharko neurketaren atariko prentsaurrekoan. Urtarrilean zehar izan dituzten lagunartekoetan eta txapelketetan emaitza onak lortu dituzte eta horiek “erreferentzi gisa baliagarriak” direla aipatu du entrenatzaileak. Hala ere, ikusi behar bihar nola kantxaratzen den taldea eta aurkaria ere begiz jota eduki beharko dute. Izan ere, “ongi lehiatzen ari den taldea da Benidorm”, Cuetararen hitzetan, “arazo tekniko eta taktikoak planteatzen dituena eta horiek erronka bat dira guretzat”.
Edonola ere, Bidasoa “lanean ongi” ari dela dio prestatzaileak: “Azken hilabetean oso ongi lan egin dugu. Oso pozik nago. Gainera, etxean jokatuko dugu eta hori babes handia da”. Denboraldiko bigarren itzuliko lehen jardunaldi hau, hain zuzen ere, Artalekun jokatuko dute bidasotarrek eta beraz, zaleen animoak sentituko dituzte. Garrantzitsua izanen da hori Jacobo Cuetararen mutilentzat, izan ere, “urduritasun handiko partiduak izaten dira lehendabizikoak, kalitate gutxikoak eta presa askorekin”, onartu du asturiarrak.
Horren harira, Benidormen kontra jokatutako lehen neurketa ekarri du gogora: “Sentsazio onak genituen orduan ere, baina partiduaren lehen zatia desastre hutsa izan zen. Akats horiek errepikatzen joan ziren lehen itzuliko beste neurketa batzuetan ere. Orain sentsazio onak ditugu baita ere, eta desberdina izaten da bigarren itzuliaren hasiera. Hala ere, partiduan ikusiko dugu. Ezin gara harago joan. Jardunaldiz jardunaldi joan behar gara eta orain biharko neurketan pentsatu behar dugu. Gure lanean zentratu eta ahalik eta lehiakorren jokatu behar dugu”.
Gogotsu eta indarrez aterako dira, beraz, bidasotarrak bihar kantxara. Animaziorako harmaila berriarekin eta bertze zale guztien babesarekin, Benidorm garaitzen saiatuko dira eta euren helburuak pixkanaka lortzen.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...