34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
18 Ots, 2022
Irundarrak bihar Palau Blaugranan arituko dira Barcelonaren aurka, eguerdiko 12etan
Bidasoak bihar emango dio jarraipena otsaileko egutegi bete honi, eta sailkapeneko lehenengoaren aurka duen partiduarekin egingo du. Izan ere, irundarrek, eguerdiko 12etan, hitzordua izango dute Palau Blaugranan Barçaren aurka, Sacyr Asobal Ligako 18. jardunaldia jokatzeko.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak aurreikusi duen moduan, “neurketa oso zaila izango da guretzat bizi dugun egoera ikusita. Oso baldintzatuak goaz lehiakor izateko”. Izan ere, Jon Azkue eta Rodrigo Salinasen bajei Adrian Fernandezena ere gehitu behar zaio, atzoko partiduan min hartu eta ezin izan baitu taldearekin bidaiatu. Baldintza hauek kontuan hartuta, Bidasoa harrobiko gazteekin kantxaratuko da Bartzelonan, Nieto, Furundarena, Urruzola eta Mujikaz gain, Asier Iribar zumaiarra sartu baita biharko deialdian. Biharko norgehiagoka beraz, “esperientzia hartzeko balioko digu, batez ere gazteei”, aipatu du Cuetarak, “momentu honetan gazteen taldea portzentai altu bat da lehenengo taldean, eta talde honek hobera egiten badu besteek ere hobera egingo dugu”.
Gauzak horrela, bihar eguerdiko 12etan Bidasoa kontu handiarekin ibiliko da Palau Blaugranan, prestatzaileak aurreratu duenez: “Kontuz ibili behar gara horrela neurketetan. Partidu asko ditugu oso denbora gutxian eta ezin dut taldea ahuldu”.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...