Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
21 Aza, 2022
Bidasotarrek EHF-ko Multzo Faseko hirugarren jardunaldia jokatuko dute talde ukrainarraren kontra
Bidasoak bihar berrekingo dio EHF European League txapelketari. Multzo Faseko hirugarren jardunaldia jokatuko du talde irundarrak eta berriz ere Artalekun, etxean, eginen du. Oraingo honetan, HC Motor talde ukrainarra jasotzea egokituko zaio eta neurketa gaueko 20:45ean ospatuko da.
Jacobo Cuetarak biharkoa garrantzi handiko partidua izanen dela erran du. Izan ere, berak aipatu duenez, biharko partidua irabazteak “hamar neurketa baina gehiago jokatzea” ekar dezake. Bidasoak “fase honetako 10 jardunaldiak jokatzeko eskubidea irabazi du”, Cuetararen hitzetan, eta “gehiago ere jokatzeko motibatuak” daude. Europako txapelketari jarraipena emateko beraz, biharko neurketan garaipena eskuratzea “garrantzitsua” izanen da, eta horretarako “motibatuak” daudela argitu du entrenatzaileak.
HC Motor-rek, azken urteetan, “maila bajuagoa” baldin badu ere, “indar handiko talde bat da, jokalari altuekin eta oso sendoak”, jakinarazi du asturiarrak. “Epaileek erabakitzen duten punturaino iritsiko dira kontaktuak eta hor egon daiteke neurketaren gakoa”, aipatu du Cuetarak. Honez gain, Bidasoak ere bere erasoari erreparatu beharko dio. Prestatzaileak onartu duenez, “modu dinamikoan egin beharko dugu erasoa, arazo taktikoak sortuz”.
Hau kontuan hartuta, “bihar kantxaratuko duten jokoaren araberako partidua” izanen dela adierazi du Jacobo Cuetarak. “Europako txapelketan neurketa guztiak zailak” baitira, entrenatzailearen iritziz.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...