BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu batu zituen atzo ilunabarrean etxean, bere zaleen aitzinean. Frigorificos del Morrazo izan zuen aurkari eta 34-23ko markagailuarekin irabazi zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Sailkapeneko bigarren postuan behin-betiko egonkortzeko, aurrera pausu bat eman zuten irundarrek

Partiduaren hasiera berdindua izan zen. Bi taldeak indartsu kantxaratu ziren eta hartu-emanak ondoz ondokoan izan ziren. Markagailuan ere parekotasun hori islatu zen eta hamalaugarren minutura arte 3-3, 5-5 eta 7-7ko emaitzan izan ziren. Orduz geroztik, Bidasoak hartu zuen neurketaren buruzagitza eta tartea handitzen joan zen, guttinaka, atsedenaldira sei goleko aldearekin joanen (17-11).

Zaleen babesa ezinbertzekoa izan zen atzoko egunean eta batez ere, lehen zatian. Txartel gore bana egon zen bi taldeetan, eta batez ere Dariel Garciari ateratakoa zalantzazkoa izan zen. Harmailak taldearen alde egin zuen eta horren ondotik, berotasuna nabaria izan zen; etxekoentzat alde, bisitarientzat kontra. Bigarren zatian berriz, Bidasoaren nagusitasuna ukaezina izan zen. Hasi eta berehala, 5-0eko partziala eginez, hamaika golera igo zuten markagailuko tartea. Cangas saiatu zen hori murrizten, baina atean egindako defentsa lanak eta erasoan arrakasta edukita, ezinezkoa izan zen. Azkenik, hamaika goleko alde hori mantendu ahal izan zuten bukaera arte, eta 34-23ko emaitzarekin bukatu zen partidua.

Bi puntu gehiagorekin, txapeldunordetza eskura du Bidasoak eta aldeak oraindik ere gehiago areagotzeko aukera, heldu den ortziralean (maiatzaren 3an) izanen du taldeak Bada Huescaren etxean (20:30). Artalekun jokatuko den denboraldiko azken neurketa berriz, maiatzaren 17an edo 18an jokatuko da, oraindik zehaztu gabe baitago ordutegia, eta Fertiberia Puerto Sagunto izanen du talde irundarrak aitzinean.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika