Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
11 Ots, 2022
Bidasoa Asobal Ligara itzuliko da bihar Frigorificos Morrazo taldearen aurka jokatuko duen partidarekin
Irundarrek Sacyr Asobal Ligako 17. jardunaldia jokatuko dute bihar Cangaseko Frigorificos Morrazo taldearen aurka. Artalekun ospatuko den Asobaleko urteko lehendabiziko neurketa izango da hau, eta eguerdiko 12etan emango diote hasiera.
Gaur goizean Jacobo Cuetara entrenatzaileak aipatu duen moduan, Cangas denboraldi honetako “errebelazio taldea da”, eta “orain arte, behinik behin, puntuek adierazi dutenaren arabera, gure aurkari zuzena da eta horrela tratatu behar dugu bihar”. Izan ere, kantxan aurrez aurre arituko diren bi taldeak puntu bakar batera daude sailkapenean, kontuan hartu gabe Bidasoak bi neurketa dituela berreskuratzeko. Horregatik, Cuetarak “partida oso zaila” izango dela azpimarratu nahi izan du. Gainera, norgehiagoka honen zailtasunaren arrazoiak ere azaldu ditu: “Partida zaila izango da bi aldagaiengatik. Batetik, oso ondo jokatzen ari dira eta sailkapenean goian daude. Bestetik, Errege Koparengatik. Aste honetan ez dute partida jokatu eta beraz, deskantsatuagoak egongo dira. Denbora gehiago izan dute biharko neurketa prestatzeko. Guk Benidormera bidaiatu dugu”.
Jon Azkue biharko jardunalditik kanpo
Jacobo Cuetarak biharkoa lesioak baldintzatutako partida izango dela ere onartu du. Izan ere, Benidormen aurka jokatutako norgehiagokan Jon Azkuek min hartu eta, zoritxarrez, bihar ezingo da kantxara atera. Baieztatu gabe oraindik, baina Cuetarak pluralean hitz egin du lesioen inguruan eta beraz, beste bajaren bat ere egon daitekeela ondoriozta daiteke: “Benidormek lesioak utzi ditu jokalarien artean, eta bihar taldea baldintzatua egongo da izango ditugun bajekin”.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...