Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
06 Urr, 2022
Füsche Berlin, HC Eurofarm Pelister, HC Motor, Skanderborg-Aarhus eta Aguas Santas Milaneza izanen dira Bidasoaren arerioak EHF-ko Multzo Fasean
Bidasoari D multzoa egokitu zaio gaur goizean ospatu den EHF-ko Multzo Faseko zozketan. Bertan, beste bost talde sartu dira, talde irundarraren hurrengo aurkariak izanen direnak. Hain zuzen ere, Füsche Berlin, HC Eurofarm Pelister, HC Motor, Skanderborg-Aarhus eta Aguas Santas Milaneza izanen dira Bidasoaren aurka urriaren 25ean hasiko den Multzo Fasea jokatuko dutenak.
Borja Burguete Bidasoako bigarren entrenatzaileak “multzoak nahiko parekatuak gelditu direla” uste du. Talde irundarrari egokitu zaion multzoaren inguruan, “talde oso garrantzitsuak kendu” dituztela azpimarratu du: “SL Benfica, Montpellier HB, SG Fleinsburg-Handewitt eta RK Nexe”, besteak beste. Hala ere, D multzoan Füsche Berlin eta Danimarkako Skanderborg-Aarhus taldeak egokitu zaizkie bidasotarrei. Burguetek adierazi duen moduan, “Füscheren kontra lehen urtean jokatu genuen eta Aahrusek, erreferentzia bat edukitzeko, Kolstad-i erraz irabazi zion aurredenboraldian. Guk baino puntu bat gehiago dute”.
Ukrainako HC Motor eta Mazedoniako Eurofarm Pelister taldeen inguruan Bidasoak ez du erreferentzia garbirik: “Ukrainarrek eta Pelisterrek ez dakigu zein maila duten”. Aldiz, Portugalgo Aguas Santas Milaneza talde irundarra baino “puntu bat beherago” egon daitekeela jakinarazi du bigarren entrenatzaileak.
Burguetek egindako balorazio orokorra beraz, “oso ona da” Bidasoarentzat. Hala ere, “Aguas Santasen aurka Artalekun jokatuko dugun lehen partiduan ikusiko dugu. Bitartean, guk partida guztiak irabazteko prestatuko ditugu eta gero lehiaketak gure lekuan jarriko gaitu”, aipatu du prestatzaileak.
Hain zuzen ere urriaren 25ean emanen zaio hasiera EHF-ko Multzo Faseari, eta Bidasoak etxean eginen du gainera. Aguas Santas taldea jasoko du, hain zuzen ere, hamar jardunaldiko fase honen lehendabizikoan. Europako neurketak bi ordutegitan jokatuko direla ere azpimarratu dute klubetik, 18:45ean eta 20:45ean, eta bigarren hau izanen da Artalekun jokatzen diren partiden lehenengo aukera. Gaineratu dutenez, EHF-k behin betiko ordutegiak ezartzen dituenean, Irungo klubak bazkide eta ez bazkideentzat sarreren prezioak eta salmentaren datak argitaratuko ditu.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...