Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
18 Aza, 2022
Abenduaren 26tik 30era ospatuko da eta izen-ematea ireki dute dagoeneko
Bidasoa Klubak Din Dan Gol! Gabonetako kanpusa antolatu du abendurako. Zehazki, abenduaren 26tik 30era ospatuko da eta 2011. eta 2014. urteetan jaiotako haurrei zuzendua egonen da. Egun hauetan zehar, 9:00etatik 13:00etara eginen dituzte entrenamenduak bertan parte hartzen dutenek.
Irungo eskubaloi klub nagusiak Gabonetako kanpusa antolatu du eskualdeko haurrentzat. Hain zuzen ere, 2011. eta 2014. urteetan jaiotako haurrek kirol hau praktikatzeko aukera izanen dute abenduaren 26tik 30era ospatuko diren entrenamenduetan. Saio hauek goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara eginen dira eta klubetik jakinarazi dutenez, izena emateko epea irekia dago jada.
Kanpus honen prezioa 65 euroko izanen da haur bakoitzeko eta partehartzaile guztiei kamiseta bat oparituko zaie. Izen-ematea klubeko webgunean egin daiteke, www.cdbidasoa.eus atarian hain zuzen ere. Klubetik adierazi dute, edozein zalantza izanez gero, 943 62 52 85 zenbaki deitu edo cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbidera mezu bat idatz daitekeela.
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...