Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
22 Abu, 2022
Jakub Skrzyniarz atezainari jokalari onenaren saria eman zioten
Pasa den larunbatean, bukaera eman zioten Egiako XXVII. Nazioarteko Txapelketari, Bidasoak eta Limogesek elkarren aurka jokatu zuten azken neurketarekin. Nahiz eta galtzen hasi, Bidasoak bere lekua hartzea lortu zuen eta 28-23 irabazita, aurtengo txapeldun bilakatu zen.
Neurketa hasi eta lehen minutuetan Frantziako taldeak abantaila hartu zuen eta markagailua bere alde mantendu zuen atsedenaldira arte. Bidasoari erritmoa hartzea kosta bazitzaion ere, azken minutuetan defentsan estutzea lortu zuen eta, Harbaoui Mehdi atezainaren laguntzaz, 15era berdindu zuen neurketa.
Bigarren zatian aldiz, Bidasoak bere indarra erakutsi zuen eta aurretik egon zen bukaeraraino. Jakub Skrzyniarzek azken ordu erdi honetan egindako lana ere goraipatzekoa izan zen eta egin zituen geldiketei esker, bost goleko aldearekin irabazi zuen Irungo taldeak, 28-23ko markagailuarekin. Gainera, egindako lanak txapelketako Jokalaria Onenaren Saria irabaztea ahalbidetu zion poloniarrari.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak oso modu positiboan baloratu zuen aurtengo Egiako Nazioarteko Txapelketan egindako lana: “Mundu guztiak parte hartu du eta gauza asko ekarri ditu. Txapelketaz gain, hasi ginena baino hobeak ateratzen gara. Hori oso garrantzitsua da guretzat”.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...