Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
05 Api, 2022
Irundarrek gaur jokatuko dute GOG taldearen aurka EHF Ligako Last 16 kanporaketako itzulerako partida
Aurreko astean, Artalekun, 28-30eko markagailuarekin joaneko neurketa galdu ostean, Bidasoak gaur jokatuko du GOG taldearen aurka EHF Ligako Last 16 kanporaketako itzulerako neurketa. Danimarkako Gudme hirian ospatuko da norgehiagoka, arratsaldeko 18:45ean.
Atzo abiatu ziren jokalariak Irundik Danimarkara eta han daude dagoeneko gaurko hitzordu garrantzitsurako azken prestaketak egiten. Autobusera igo aurretik, Jacobo Cuetara entrenatzaileak prentsaurrekoa egin zuen eta bertan, “neurketak duen zailtasunaz jabetuta, taldea amaierara arte borrokatzen” ibiliko dela onartu zuen. GOG “etxean eta etxetik kanpo ongi aritzen den taldea” dela ere jakinarazi zuen Cuetarak eta neurketa berri honek izan ditzakeen desberdintasunak aipatu nahi izan zituen: “Desberdintasunak egon daitezke. Izan ere, hona zertxobait baldintzatuta etorri zirela pentsa genezake, aurretik jokatu zituzten partiduengatik. Gainera, gure alde jokatzen duten beste alderdi batzuk ere baditugu. Hemen hamaikagatik irabazteko borrokatu genuen eta hamahirugatik galtzeko jaurti. Joko horretan oinarritu beharko gara lehiakorrak izateko”.
Bi egoera posible daudela ere azpimarratu zuen prestatzaileak: “Alde batetik, logikoena izan daitekeena. Hara joan eta aurkariaren mailaz jabetuta, irabazteko aukerarik ez edukitzea. Beste kasua hemen jokatu genuen neurketa erreferentzi ona izatea da eta, orduan, kontuz”. Gainera, Logroño gainditu ondoren, “pausu handi bat eman dugula ohartu gara eta han borrokatzen jarraituko dugu. GOG garaipena eskuratzeko faboritoa da eta hori aprobetxatuko dugu guk”, erabaki zuen Cuetarak.
(Argazkia: Eduardo Agreda)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...