Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
08 Api, 2024
Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan
Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia gibelean utzita, Errege Kopako erronkari aurre egin beharko dio bihar, apirilaren 9an (19:00). Hirugarren kanporaketa jokatuko du, Fundación Agustinos Alicante Zilarrezko Ohorezko mailako taldea. Helburua irabaztea izanen da, txapelketako azken faserako sailkapena baitago jokoan.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak pasa den urteko oroitzapena dutela adierazi du neurketa honen atarikoan: “Pasa den denboraldiko oroitzapena dugu, Zilarrezko Ohorezko mailako Trop Malagaren kontra kanporatuak izan ginenekoa. Hori berriro gertatzea ekidin behar dugu”. Lehengo urteko partidu hortan egindako akatsetatik ikasi du taldeak eta orain, maila bereko bertze talde baten kontra garaipena eskuratzea izanen da helburu nagusia.
Bidasoa faboritoa da biharko partiduan, baina edonola ere, neurketa on bat egin beharko du maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an jokatuko den azken fasean egon nahi badu. Cuetarak azpimarratu du du, “partidua garrantzitsua” dela azken fasean egoteko. “Zillarezko Ohorezko mailako taldea da. Gu faboritoak bagara ere, Agustinos ongi lehiatzen da bere kantxan”, gaineratu du prestatzaileak.
Asier Nieto jokalariak ere “lan ona” egin beharko dutela argitu du, hirugarren kanporaketa hau gainditzeko. “Serio aritu behar gara eta garaipena eskuratu txapelketako azken fasean egoteko”, aipatu du.
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...