34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
09 Ots, 2022
Irundarrak Benidormen daude bertako taldearen aurka Errege Kopako itzulerako neurketa jokatzeko asmoarekin
Bidasoako jokalari eta teknikariek atzo bidaiatu zuten Benidormera, gaur neurtuko baitira bertako taldearen aurka, arratsaldeko 20etan. Partida Errege Kopako hirugarren kanporaketako itzulerako norgehiagoka izango da, finalerako pasea emango diena hain zuzen ere.
Aurreko asteazkenean, irundarrek zazpi goleko aldearekin irabazi zuten Benidormen aurka Artalekun, eta abantaila horrekin ekingo diote gaurko hitzorduari. Jacobo Cuetarak atzoko prentsaurrekoan aipatu zuen moduan, “ilusioarekin egingo diogu aurre neurketari. Finalera sailkatzeko partida da eta momentu handi horretan egon nahi dugu. Barcelonarekin batera, Asobal Kopako eta Errege Kopako final guztietan izan gara eta dinamika horretan jarraitu nahi dugu”.
Norgehiagokaren gakoaren inguruan galdetuta, entrenatzaileak erabakigarriena taldearen jarrera eta partida kontrolpean edukitzea dela azpimarratu zuen: “Garrantzitsuena partida irabazteko mentalitatearekin joatea da, eta horrek kanporaketa gainditzea ekar dezala. Neurketaren kontrola eduki behar dugu, irabazteko aukerak ditugula pentsatu eta gure maila onena eman”.
Hain zuzen ere, Bidasoari bere maila onena ematea erraza egingo zaio. Cuetarak onartu zuen “oso pozik” dagoela “taldearen sentsazioekin”. Gaineratu zuen “partiduetan tarte hobeak eta okerragoak izan baditugu ere, emaitza onak lortzen ari gara jokalari guztien parte-hartzearekin”.
Horrela, Bidasoak gaur jokatuko du Benidormen aurka, Palau l´Illan, arratsaldeko 20etan. Neurketa zuzenean ikusteko aukera egongo da bertako taldearen webgunean https://bmbenidorm.com/stream/, baita YouTuben ere.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...