Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
07 Aza, 2022
Malagan jokatuko dute lehen neurketa hau, Trops Malaga taldearen kontra arratsaldeko 20:30ean
Bidasoak erronka berri bati aurre egin beharko dio datorren asteazkenean (azaroak 9). Izan ere, Trops Malagaren kontra jokatu beharko du Errege Kopako kanporaketa, Malagan bertan. Neurketa arratsaldeko 20:30ean ospatuko da.
Jacobo Cuetarak azaldu duen moduan, taldea “motibatua” dago Errege Kopako erronkari aurre egiteko. Entrenatzaileak “azken urteetako Errege Kopa zailenetariko bat” izanen dela argitu du, “duen formatu berriarengatik”, baina hala ere Bidasoa pozik dago txapelketa guztietan bizirik egoteagatik.
Trops Malaga zilarrezko mailan jokatzen duen talde bat da, eta normalean, bidasotarrek eskuratu beharko lukete garaipena. Edonola ere, Cuetarak eta Burguetek “partidu tranpa” ere izan daitekeela azpimarratu dute. Horregatik, “prest” egon behar da talde irundarra bere mailarik altuena emateko oraingoan ere. Prestatzaileek aipatu dutenez, “guk asko dugu galtzeko kanporaketa honetan eta irabazteko gutxi. Aurkariak alderantziz”.
Beraz, asturiarrak argi eta garbi erran du “kanporaketa hau bai edo bai” gainditu behar dutela, eta horretarako faborito izatearen presioak ez duela eraginik izanen, “ohituta” baitaude dagoeneko izendapen horrekin jokatzera.
Trops Malaga eta Bidasoaren arteko Errege Kopako kanporaketa hau asteazken honetan jokatuko da (azaroak 9), arratsaldeko 20:30ean, Malagan bertan. Kantxara Bidasoako jokalari guztiak aterako dira, Victor Rodriguez eta Rodrigo Salinas izan ezik. Bertze guztiak prest egonen dira beraien nortasuna erakusteko eta txapelketa berri batean helburuak lortzen jarraitzeko.
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...
Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan
Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...