BIDASOAK EZ DU ERREGE KOPAKO FINALA JOKATUKO
Eskubaloia

BIDASOAK EZ DU ERREGE KOPAKO FINALA JOKATUKO

Jose Manuel Sierrak lehen zatian Bidasoa mantendu duen arren, neurketa osoan zehar Leongo Ademar nagusi izan da (26-30).

25 urte igaro dira Bidasoak Errege Kopako final-erdiak azken aldiz jokatu zituenetik. Atsedenaldira Bidasoa aurretik iritsi bada ere, Leongo Ademarrek neurketa erregularragoa eta egonkorragoa egin du eta bigarren zatian, nagusitasunez irabazi du. Beraz, Asobal Ligan ziurtatu beharko du datorren urtean Europan jokatzeko txartela.

Final-laurdenetako presioa kenduta, Bidasoa indartsu irten da Leongo Ademarren aurka. Hala ere, Leongo Ademarrek ondo eutsi dio Bidasoaren saiakerei eta 3-4 aurretik jarri dira neurketako hastapenetan. Talde irundarrak 2-0ko partziala erdietsi du markagailuan aurretik jartzeko, baina Manolo Cadenasek zuzentzen duen taldearen 1-5eko partzialak 7-10 aurretik jarri dute Leongo Ademar. Slavic bero-bero agertu da atepean eta hiru kontraerasok Jacobo Cuetarak hutsartea eskatzera behartu dute. 21.minutuan, Leongo Ademarrek ordura arteko alde nagusia lortu du, 8-12. Orduan, final-laurdenetako heroia final-erdietan agertu da. Jose Manuel Sierrak hiru geldiketa jarraian egin ditu eta Kauldiren (birritan), Julen Aginagalderen eta Crowleyen golek 12-13ra hurbildu dute Bidasoa. Bidasoaren defentsa aktibatu egin da eta neurketa atsedenaldira joateko bi minuturen faltan 14-13 aurretik jarri da talde irundarra. 5.minututik Bidasoa markagailuan aurretik ez zegoela eta emaitza horrekin ekin diote bi taldeek bigarren zatiari.

Neurketa 0-0 jarraituko balu bezala hasi dute bi taldeek. Golei dagokienez, kolpeak elkarbanatu dituzte, gainontzeko kolpe guztiak Jon Azkuek jaso baititu (lehen zatian, bekokian eta bigarren zatian, sudurrean). Azkar bueltatu da Leongo Ademar markagailuan agintzera. 1-3ko partzialaren bitartez, 16-17 aurretik jarri da eta ordutik, Bidasoa ez da gai izan berriz norgehiagokan aurretik jartzeko. Jose Manuel Sierrak mantendu du Bidasoa final-erdian (16 geldiketa egin ditu), baina talde irunadarrak aurrean zuen atezainak ere sekulako neurketa egin du. Bigarren zatiaren erdian, lau geldiketa jarraian egin ditu Slavicek eta talde irundarra 5 minutu golik egin gabe geratu da. Markagailuak 18-22koa adierazten zuenean, Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu eta bi piboterekin Bidasoaren erasoko jokoa egonkortzea saiatu da, baina ordurako Leongo Ademarrek finalerako txartela lor zezakela sinistuta zuen. Nuerketa bukatzeko 6:50 minuturen faltan, Leongo Ademarrek 21-25 agintzen zuen markagailuan eta Bidasoak iritsi ez den mirari bat behar zuen finalera iristeko. Saiakerak egin ditu aldea murrizteko, zelai osoko presioa ezarri du, baina ez da nahikoa izan. Bikain kudeatu ditu azken minutuak Leongo Ademarrek eta azkenean, 26-30 bukatu da neurketa. 

Fitxa teknikoa

26 - Bidasoa Irun (14+12). Sierra, Crowley (5), Odriozola (2), Aginagalde (2), Salinas (1), De la Salud (5, 4 p.), Azkue (6); Ledo, Cavero (1), Racotea (3), Zabala, Serrano (1), Tesoriere, Da Silva, Nieto, Bonanno.

30 - Abanca Ademar León (13+17). Slavic, Feuchtmann (6, 3 p.), Lucin (6, 2 p.), Donlin, Fernández (1), Pérez Arce (4, 1 p.), Semedo (2); Khalifa, Marchán (3), Suárez (4), Pedro Martínez (1), Gostovic, Antonio Martínez, Piechowski, Kisselev, Casqueiro (3).

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika