Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
03 Urr, 2022
39-28ko markagailuarekin galdu zuen talde irundarrak Barçaren kontra
Bidasoak ezin izan zuen sailkapeneko liderra den Barça taldea garaitu. Nahiz eta talde irundarrak joko ona erakutsi, kataluniarrek beraien nagusitasuna erakutsi zuten etxean eta, azkenean, 39-28ko markagailuarekin irabazi zuten.
Baarça nagusi izan zen neurketa guztian zehar, baina Bidasoak ere bere indarra erakutsi zuen Palau Blaugranan. Hasierako minutuetan berdinduta egon ziren bi taldeak, baina etxekoek berdinketa horiek hautsi eta aurretik jarri ziren segidan, neurketaren bukaerara arte. Atsedenaldira, 21-11ko markagailuarekin iritsi zen norgehiagoka.
Bigarren zatian berriz, neurketari eutsi zioten Bidasoako jokalariek eta tartea gehiegi ez zabaltzeko lanetan ibili ziren. Azken ordu erdi honetan, 18 gol jaso zituen talde irundarrak, baina 17 sartu zituen eta beraz, bi taldeek ere indarrak parekatuak zituztela ikusi zen. Hala ere, ez zen nahikoa izan partidua iraultzeko eta azkenean, 39-28ko markagailuarekin Barçarentzat izan ziren jardunaldiko puntuak.
Azpimarratzekoa izan zen, beste behin, Gey-Emparan, Furundarena, Barreto eta Iribar gazteek egindako lana, Dariel Garcia, Victor Rodriguez eta Gorka Nieto falta ziren neurketan.
(Argazkia: Victor Salgado)
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...