Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Urr, 2018 Bidasoa-Irun, Frigorificos Morrazo, Liga Asobal, Irun
Frigoríficos del Morrazo: Díaz (16 paradas), Vujovic (2), Aranda (2), Cancio, Gavidia, Cerqueira (5), Muratovic (4) -siete inicial-, Galán, Simes, Rubén Soliño (1), Suso Soliño, Chapela (2), Menduiña (3), Mitic, Rodríguez (1) y Castro.
Bidasoa-Irun: Ledo (4 paradas), Cavero (6), Zabala (2), Serrano (1), Barthe (1), Rodrigo Salinas, Seri (3) -siete inicial-, Rangel (2 paradas), Aldaba, Esteban Salinas (4), De la Salud (1, de pen.), Renaud, Azkue (1, de pen.) y Tesoriere.
Gotorleku bikaina da Frigorificos Morrazorentzat O Gatañal, eta hare gehiago Bidasoak bisitatzen duenean. Hirugarren urtez, Bidasoak galdu egin du Galizian erasoan oso norgehiagoka txarra jokatu ostean.
Partiduaren hasieran bazirudien Bidasoak erraztasunak izango zituela gola eskuratzeko garaian; izan ere, lehen bost minutuetan Seriren bi golek eta Caveroren beste batek 1-3 aurreratzen zituzten bidasoarratei. Baina ikuspegi bat izan zen soilik, orduantxe hasi baitzen partiduaren protagonista berotzen. Javi Díaz atezaina izan zen norgehiagoko onena. 16 geldiketa egin zituen, %50 baino gehiagoko geldialdiekin gainera.
Javi Díaz izan zen galiziarren jokoaren puntu garrantzitsuena, jarraian gelditutako bost geldiketek airea ekarri zuten etxeko taldeari eta erasoak aprobetxatuz 8-3ko partziala ezarri zioten Bidasoari. Orduantxe Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen eta bueltan, Bidasoak beste hiru gol sartu zituen. Se la Salud, Esteban Salinas eta Cavero izan ziren golen arduradunak (8-6). Markagailua pixkat estutu arren, lehen 30 minutuak 12-8koarekin bukatu zen.
Atsedenalditik bueltan, berriro ere Bidasoak bikain ekin zion norgehiagokari, markagailua iraultzea lortu zuen eta guzti (12-13 min. 6). Baina beste ikuspegi bat izan zen. Erasoko arazoak bueltatu ziren eta lehen zatiaren antzera, Javi Diezen geldiketak Morrazok ongi aprobetxatzen zituzten 5-0eko partziala lortzeko (17-13 min.15).
Momentu horretan, bi ateak itxi ziren eta partidua defentsetan zentratu zen. Hala ere, Bidasoak beste behin markagailua estutzea lortu zuen (19-18 min. 23), eta amaierako 20-19 ere. Denbora gelditzen zen puntu bat behintzat Irunera ekartzeko, baina galiziarren eraso luze batek helburu hori gaitzetsi zuten.
Galdu arren, Bidasoak Asobal Ligako laugarren postuan jarraitzen du zazpi punturekin. Hurrengo larunbatean, Jacobo Cuetararenek Teucro izango dute arerio, Ligako beste talde galiziarra. Jokoan jarriko diren bi puntuak zinez garrantzitsuak izango dira goiko postuetan mantentzeko ametsa jarrai dezan.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...