Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
28 Aza, 2022
30-25eko markagailuarekin porrota jaso zuen talde irundarrak Rebi Cuencaren aitzinean
Bidasoak Plenitude ASOBAL Ligako hamahirugarren jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean Cuencan, El Sargal kantxan. Jokatzeko leku zaila izanik, Jacobo Cuetararen mutilak euren mailarik onena ematera atera ziren, baina berdinketa batzuen ondotik, etxeko taldea aurretik jarri zen markagailuan eta ezin izan zioten irundarrek nagusitasun hori kendu Cuencari. Azkenik, 30-25ko emaitzarekin bukatu zuten bi taldeen arteko norgehiagoka.
Neurketa hasi eta lehen berdinketa erdietsi zuen Bidasoak hirugarren minuturako (3-3). Hala ere, hortik aitzinera, Cuencak bere indarra erakutsi eta 5-0eko partzial bat egitea lortu zuen, talde irundarrari golik sartu ezinik utzita. Etxekoek markagailuan tartea irekita, partidua zailtzen hasi zitzaion Jacobo Cuetararen taldeari eta atsedenaldirako 17-11ko emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak.
Bigarren zatian berriz, honi buelta emateko intentzioarekin kantxaratu ziren bidasotarrak eta hurbil ibili ziren. Izan ere, lehen zortzi minutuetan etxekoek lortutako errenta bira murriztea lortu zuen talde bisitariak (20-18). Hurrengo minutuetan neurketa parekatuagoa izan zen, baina hamar minutuz gol bakarra sartu zuen Bidasoak eta berriz ere 27-22koa ezarri zuen Cuencak, bost goleko errentarekin bisitariei partiduak ihes egin zielarik (30-25 norgehiagoka bukaeran).
Talde irundarraren hurrengo erronka EHF-ko txapelketa izanen da berriz ere. Oraingoan, Danimarkan jokatuko du Bidasoa Skanderborg-Aarhusen taldearen kontra. Neurketa bihar izanen da, azaroaren 29an, arratsaldeko 18:45ean. Plenitude ASOBAL Liga berriz ere asteburuan bueltan izanen da. Artalekun jokatuko du taldeak lehen itzuliko etxeko azken neurketa izanen dena. Bada Huescaren kontra arituko dira bidasotarrak, larunbatean (abenduak 3), arratsaldeko 18:30ean.
(Argazkia: J.A. Lillo)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...