Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
17 Abe, 2023
Espainiako Kopako finaletik kanpo gelditu zen talde irundarra, Logroñoren kontrako partidu berdindu bat jokatu ondotik
Bidasoa Irunek 27-28ko markagailuarekin galdu zuen Logroñoren kontra jokatutako Espainiako Kopako finalerdia. Bi taldeek norgehiagoka parekatua jokatu zuten, eta txapelketan egotea merezi zutela erakutsi zuten. Azkenik, errioxarren alde erabaki zen partidua eta etxeko taldearentzat ezinezkoa bihurtu zen Espainiako Kopako finala jokatzea.
Artaleku zale horiz bete zen atzo Espainiako Kopako finalerdiaz gozatzeko. Bidasoak txapelketa ireki zuen Logroñoren kontrako neurketa jokatuz eta bi taldeek ere ikuskizuna bermatu zuten. Partidua parekatua egon zen bukaera bitarte eta hau markagailuan islatua gelditu zen. Lehen abantailak errioxarrenak izan ziren, nahiz eta etxekoek gibeletik segitu. Gehienez ere bi goleko errenta eskuratu zuten bisitariek hamargarren minutura bitarte. Orduan, Bidasoak markagailua berdindu zuen (7-7) eta aitzinetik ere jarri zen. Hauek ere soilik bi gol gainetik joan ziren atsedenaldira, 14-12koarekin.
Bigarren zatian, ez talde batez ez bertzeak ere ez zutela amore emanen erakutsi zuten. Bidasoak errenta bere alde mantentzen jakin zuen hasieran (20-17, 43. minutuan) , baina akats batzuen ondotik, aldea murrizten joan zen Logroño. 21-22ko markagailua ezarri zuen aurkariak, eta nahiz eta 22nako berdinketa lortu Bidasoak, azkenik gol bateko errenta hori berriz ere lortu eta 27-28ko emaitza eskuratu zuen talde bisitariak ordubetea bukatzerakoan.
Emaitza honekin, Logroño izanen da Espainiako Kopako finala jokatuko duena. Bidasoak berriz, txapelketa honi agur erran behar izan dio, baita etxeko zaleen aitzinean berriz ere jokatzeari. Errioxarrek Barça izanen dute aurkari, gaur 21:00etan, Granollersen aitzinean 42-33 irabazi ondotik.
(Argazkia: Jose Luis Recio)
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...