Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
02 Mar, 2022
Alemaniarrek hiru goleko aldearekin irabazi zuten Artalekun, 32-35eko markagailua erdietsiz
Bidasoak atzo jokatu zuen etxean EHF European Leagueko bederatzigarren jardunaldia Füchse Berlin taldearen aurka. Nahiz eta irundarrek, azken minutura arte neurketa lehiatu, ezin izan zioten alemaniarren indarrari aurre egin eta, azkenean, hiru goleko aldearekin galdu egin zuten, 32-25koarekin.
Lehenengo zatitik Berlin nagusi izan zen partiduan eta segidan ireki zuen aldea markagailuan. Hamargarren minuturako Alemaniakoek lau goleko errenta eskuratua zuten eta, Bidasoa hori murrizten saiatu bazen ere, aurkariek atsedenaldirako alde hori mantentzea lortu zuten, 16-20koarekin bigarren zatia hasiz.
Etxeko taldea aldageletatik indarberrituta atera zen berriz ere kantxara, eta neurketa gidatzen saiatu zen azken 30 minutuetan. Bigarren zatia hasi eta berehala, Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen eta horrek mesede egin zion Bidasoari, 3-0ko partziala lortuz eta markagailuko aldea gol bakar batera eramanez (45. minutuan, 27-28). Alemaniarrek neurketak ihes egiten ziela ikusita, partidua amaitzeko zortzi minutu geratzen zirenean, hutsartea eskatu zuten eta beraiek ere hau aprobetxatuz, gogor jokatu zuten azken momentuetan. Horrela, aldea berriz ere handitu eta hiru golengatik irabazi zuten Artalekun, 32-35eko markagailuarekin.
(Argazkia: Eduardo Agreda)
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...