Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
21 Aza, 2021
35-27 markagailuarekin amaitu zen Batcho BM Torrelavega taldearen aurka jokatu zuen neurketa
Larunbat honetan jokatu zen Sacyr Asobal Ligako hamabigarren jardunaldia Artalekun, arratsaldeko 18:30ean. Oraingo honetan, Bidasoari Batcho BM Torrelavegaren aurka aritzea egokitu zitzaion. Irundarrek zortzi goleko aldearekin irabaztea lortu bazuten ere, partidu lehiatua izan zen eta kanpoko taldea, amaierara arte, aldeari eusteko lanean ibili zen.
Jardunaldiko lehendabiziko minututik, aurretik jarri zen Bidasoa markagailuan, Kauldi Odriozolak sartutako golekin. Hala ere, kantabriarrek ez diete irundarrei ihes egiten utzi, eta nahiz eta hiru goleko aldea eskuratu 15. minuturako, errenta hori txikitzen jakin zuten 10-9ko markagailua eskuratuz 20. minutuan. Hala ere, Jacobo Cuetarak 18. minutuan eskatutako hutsartea eta gero, etxekoek indarra hartu eta bost goleko tartea irekitzea lortu zuten, Caverok sartutako penaltiarekin. Atsedenaldira berriz, lau puntuko aldearekin ailegatu ziren irundarrak (17-13).
Bigarren zatian, Bidasoak partidua gidatu egin zuen, eta errenta zabala lortu ere. Torrelavegak hasierako tarteetan markagailuko aldeari eusteko lan eraginkorra egin bazuen ere, etxekoek hamar puntuko errenta eskuratu zuten jokaldi eder batekin. Xoanek pasea egin zion Santanori eta honek baloia sarean sartzea lortu zuen, kanpoko defentsa sahiestuta. Kantabriarrek ez zuten amore eman bukaerara arte eta azkenik, aldea pixka bat murriztu eta 35-27ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka.
Partiduaren ondoren, Jacobo Cuetarak esan zuen moduan, “markagailuan aldea irekitzeko aukera asko galdu ditugu. Bukaeran egokiago aritu gara eta emaitza oso zabala eskuratu dugu. Inork ez dio talde honi hiru gol baino gehiagoko errentarekin irabazi eta guk lortu dugu”. Jon Azkuek ere gauza bera aipatu zuen eta gaineratu zuen “amaieran disfrutatzea lortu dugu eta konfiantzarekin ailegatzen gara astearteko partidura”.
Ander Ugartek eta Iñaki Caverok ere talde guztiak egindako lana goraipatu zuen. Ugarte oso pozik azaldu zen egindakoarekin: “Erasoan eta defentsan gure lana egin dugu eta golak sartu ditugu”. Caverok ere jokatzen oso eroso sentitu zela onartu zuen: “Gaur oso ondo jokatu dugu eta gainera, gure jokoa berreskuratu dugu. Defentsan akatsak egon dira, baino askoz hobe aritu gara. Honek motibazioa emango digu aurrera jarraitzeko”.
(Argazkia: Arrate Morales)
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....