Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
28 Ira, 2022
EHF-ko bigarren kanporaketako joaneko partida 30-27 irabazita, Bidasoak urrats bat eman du hurrengo faserako txartela eskuratzeko
Bidasoak EHF European Leagueko bigarren kanporaketan urrats bat eman du, Kolstad Håndball taldearen aurrean 30-27ko markagailuarekin irabazi ondotik. Etxeko taldeak Artalekuren laguntza izan zuen joaneko partida honetan, eta orain hiru goleko abantailarekin itzulerako neurketari egin beharko dio aurre.
Neurketa ez zen erraza izan ez irundarrentzat eta ezta norbegiarrentzat ere. Bidasoari partidan sartzea kosta egin zitzaion, eta talde bisitariak aurretik jartzea lortu zuen. Bederatzigarren minutuan, lau goleko errenta zuen Kolstad-ek (3-7) eta Jacobo Cuetara hutsartea eskatzera behartua izan zen. Hortik aurrera, etxeko taldea guztiz kontzentratuta egon zen eta Mikel Zabalaren, Asier Nietoren eta Iñaki Caveroren golei esker, 4-0eko partziala eskuratu zuten, baita markagailuko berdinketa ere (7-7). Indar berarekin jarraitu zuten Cuetararen mutilek eta azken segundutan, Jon Azkuek sartutako golarekin eta Harbaoui Mehdik egindako geldiketarekin, 16-13ko markagailua ipini zuten atsedenaldirako.
Bigarren zatia modu beretsuan hasi zuen Bidasoak. Lehen zortzi minutuetan markagailuko errenta sei golera zabaldu zuten (21-15), eta orduan, talde norbegiarra izan zen hutsartea eskatu behar izan zuena. Bidasoari gertatu zitzaion bezala, Kolstad ere indarberritu zen eta bi golera hurbiltzea lortu zuen (22-20, 40. minutuan). Momentu horretatik aitzinera, partida kolokan jarri zen talde irundarrarentzat. 23 eta 24ko berdinketak ere jarri zituzten markagailuan eta urduritasuna nabaria zen Artalekun. Hala ere, etxeko taldea gai izan zen azken minutuetan honi buelta emateko eta azkenean, hiru goleko errentarekin bukatu zuten neurketa, 30-27ko markagailuarekin, Jakub Skrzyniarzek azken segunduan egindako geldiketaren laguntzarekin.
Honela, Bidasoak abantailarekin egingo dio aurre datorren astean (urriak 4) Norvegian jokatuko den kanporaketa honetako itzulerako neurketa. Kolstad taldearen etxean erabakiko da zeinek irabaziko duen hurrengo faserako txartela, nahiz eta talde irundarrak markagailua bere alde duela hasiko duen partida.
(Argazkia: Eduardo Ágreda)
Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean
Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan...
Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...
Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...
Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek
Euskadiko Jubenil...