Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
28 Ira, 2022
EHF-ko bigarren kanporaketako joaneko partida 30-27 irabazita, Bidasoak urrats bat eman du hurrengo faserako txartela eskuratzeko
Bidasoak EHF European Leagueko bigarren kanporaketan urrats bat eman du, Kolstad Håndball taldearen aurrean 30-27ko markagailuarekin irabazi ondotik. Etxeko taldeak Artalekuren laguntza izan zuen joaneko partida honetan, eta orain hiru goleko abantailarekin itzulerako neurketari egin beharko dio aurre.
Neurketa ez zen erraza izan ez irundarrentzat eta ezta norbegiarrentzat ere. Bidasoari partidan sartzea kosta egin zitzaion, eta talde bisitariak aurretik jartzea lortu zuen. Bederatzigarren minutuan, lau goleko errenta zuen Kolstad-ek (3-7) eta Jacobo Cuetara hutsartea eskatzera behartua izan zen. Hortik aurrera, etxeko taldea guztiz kontzentratuta egon zen eta Mikel Zabalaren, Asier Nietoren eta Iñaki Caveroren golei esker, 4-0eko partziala eskuratu zuten, baita markagailuko berdinketa ere (7-7). Indar berarekin jarraitu zuten Cuetararen mutilek eta azken segundutan, Jon Azkuek sartutako golarekin eta Harbaoui Mehdik egindako geldiketarekin, 16-13ko markagailua ipini zuten atsedenaldirako.
Bigarren zatia modu beretsuan hasi zuen Bidasoak. Lehen zortzi minutuetan markagailuko errenta sei golera zabaldu zuten (21-15), eta orduan, talde norbegiarra izan zen hutsartea eskatu behar izan zuena. Bidasoari gertatu zitzaion bezala, Kolstad ere indarberritu zen eta bi golera hurbiltzea lortu zuen (22-20, 40. minutuan). Momentu horretatik aitzinera, partida kolokan jarri zen talde irundarrarentzat. 23 eta 24ko berdinketak ere jarri zituzten markagailuan eta urduritasuna nabaria zen Artalekun. Hala ere, etxeko taldea gai izan zen azken minutuetan honi buelta emateko eta azkenean, hiru goleko errentarekin bukatu zuten neurketa, 30-27ko markagailuarekin, Jakub Skrzyniarzek azken segunduan egindako geldiketaren laguntzarekin.
Honela, Bidasoak abantailarekin egingo dio aurre datorren astean (urriak 4) Norvegian jokatuko den kanporaketa honetako itzulerako neurketa. Kolstad taldearen etxean erabakiko da zeinek irabaziko duen hurrengo faserako txartela, nahiz eta talde irundarrak markagailua bere alde duela hasiko duen partida.
(Argazkia: Eduardo Ágreda)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...