Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
25 Ots, 2022
Bidasoak 27-30ko markagailuarekin mendean hartu zuen Recoletas Atletico Valladolid
Irundarrek atzo jokatu zuten Recoletas Atletico Valladolid taldearen aurka, Valladoliden bertan, eta 27-30koarekin irabaztea lortu zuten, neurketa parekatu baten ondoren. Partidu hau denboraldiko 13. jardunaldia zen, momentuan bertan behera gelditu zena, eta honekin, Bidasoak lehen itzuliari amaiera eman zion.
Lehen zatia hasi eta etxeko taldeak bere alde jarri zuen markagailua, nahiz eta horrek ez zuen asko iraun. Izan ere, Dariel Garciaren lanarekin Bidasoa aurretik jarri zen seigarren minuturako (3-5). Hala ere, Valladolidekoak ez zituen besoak jeitsi eta neurketa kontrolpean hartu nahi izan zuten eta lortu ere, 20. minutuan 13-12koa eskuratuz. Hamalau berdinketaren ondoren, eta norgehiagoka parekatua bizi eta gero, Aginagaldek, Caverok eta Sierrak egindako lanarekin atsedenaldira 16-17ko markagailuarekin joan ziren bi taldeak.
Bigarren zatian berriz, Bidasoa indarrez atera zen kantxara eta Sierraren geldiketei esker, aldea irekitzen hasi ziren Valladolidekin eta azken hamar minutuetan hiru goleko errenta lortu zuten irundarrek. Bidasotarrek alde hau mantendu zuten amaierara arte eta azkenik, 27-30eko markagailuarekin garaipena eskuratu zuten lehen itzuliari bukaera borobila emanez.
Kauldi Odriozolak neurketaren ondoren aipatu zuen moduan, “partidu gogorra izan da. Neurketa pila bat jokatzen ari gara eta pixka bat nekatuta gaude. Hala ere, lehiakorrak izan gara eta partidu on bat egin dugu. Hemen beti sufritzen dugu, baina bi puntuak lortu ditugu”.
(Argazkia: Alejandro Nieto)
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...