BIDASOAK GARAIPENAREKIN BUKATU DU DENBORALDIKO LEHEN ITZULIA
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPENAREKIN BUKATU DU DENBORALDIKO LEHEN ITZULIA

Cuencari irabaztea lortu zuen (35-31) partidu gogor batean eta 27 punturekin bukatu du ASOBAL Ligako lehen itzulia, marka historikoa lortuz

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzulia bukatu zuen atzo arratsean Cuencaren kontra jokatutako partidu gogor batekin. Kosta egin bazitzaion ere, garaipena eskuratu zuen talde irundarrak, 35-31ko markagailuarekin, eta 27 puntu batu ditu orain guztira sailkapenean. Marka hau historikoa da bidasotarrentzat, lehen itzuli batean inoiz lortutako puntuazioarik altuena baita.

Intentsitate altuarekin hasi zuten neurketa atzo Artalekun Cuencako jokalariek. Egungo Ligako txapeldunordeak direnak markagailua euren alde jarri zuten segidan eta lehen zatiaren gehiengoa aitzinetik joan ziren. Hala ere, gibeletik jarraitu zieten etxekoek eta pare bat goleko errenta izan zen bisitariek eskuratu zuten alderik handiena. 24. minutuan aldiz, 14nako berdinketa lortu zuen Bidasoak eta aurkariak hutsartea eskatzera behartuak izan ziren. Honek ez zuen gehiegi eragin, izan ere, minutu bateko geldiunearen ondotik, Tao Gey-Emparanen golarekin lehen aldiz aitzinetik jarri zen Jacobo Cuetararen taldea eta geroztik, ez zien markagailuak ihes egin. Atsedenaldirako bidean, 18-16ko emaitza lortua zuten etxekoek.

Bigarren zatian, Cuenca indarrarekin kantxaratu zen berriz ere, eta 0-3ko partzialari esker, tanto bakarrera hurbildu zen (22-21). Cuetarak orduan, hutsartea eskatu, eta bere taldeak behar bezala erantzun zuen. Euren aldeko abantaila berriz ere handitu eta zazpi goleko tartea ireki zuten markagailuan. Hala ere, azken hamar minutuetan, nekea nabaria zen eta tarte hori pixka bat murrizteko aukera izan zuten bisitariek. Edonola ere, 35-31ko emaitzarekin irabazi zuen Bidasoak eta Artalekuk lehen itzuliari bukaera ezin hobea eman zion.

Sailkapenean 27 puntu batuta, lehen itzulian inoiz lortutako puntuaziorik altuena eskuratu du Bidasoak. Marka historikoa eginda, otsailean emanen dio segida denboraldiari bigarren itzuliarekin. Barça izanen du aurkari Bidasoak lehen neurketa horretan, eta Ligako lidergotza borrokatuko du kataluniarren kontra. Hala ere, horren aitzinetik, asteburu honetan bertan bertze erronka bat izanen du Jacobo Cuetararen taldeak. Espainiako Kopa jokatuko da Artalekun eta ortzegunean (abenduaren 14an) jakinen da zein izanen den irundarren lehen aurkaria.

(Argazkia: Arrate Morales)

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN
Eskubaloia

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN

Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan

Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika