BIDASOAK GARAIPENEN BIDEA HARTU DU BERRIRO
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPENEN BIDEA HARTU DU BERRIRO

Jacobo Cuetararen taldeak 21-29ko markagailuarekin irabazi zuen Santanderren Blendio Sinfin-en kontra

Bidasoak, Granollersen kontra galdu ondotik, berriz ere garaipena eskuratu zuen atzo arratsaldean Santanderren, Blendio Sinfin taldearen kontra. Neurketa berdindu batean, tartea irekitzeko gai izan ziren Jacobo Cuetararen jokalariak eta azken minutuetan, zortzi goleko aldea eskuratu zuten, 21-29 emaitza lortuta eta bi puntuak poltsikoratuta.

Lehen zati berdindu bat jokatu zuten Sinfin eta Bidasoak. Beti aitzinetik joan zen talde bisitaria, baina kantabriarrek hurbiltik segitu zieten. Irundarrek lortutako errentarik handiena lau golekoa izan zen, 25. minutuan (9-13). Hala ere, atsedenaldira bidean, tarte hori murriztu zuten etxekoek eta gol bakarrera jarri ziren lehen ordu erdia pasatuta, 13-14ko emaitza lortuta.

Bigarren zatia ere bide beretik hasi zen. Nahiko parekatuak egon ziren bi taldeak eta 15era berdintzea ere lortu zuen Sinfinek (35. minutuan). Edonola ere, minutuak pasatu ahala, bidasotarrek indarra hartzen joan ziren eta etxekoek aldiz nekea nabaritzen hasi ziren. Hau guztia aprobetxatuta, Cuetararen taldea markagailuan zuloa egiten hasi zen eta zortzigarren goleko aldea lortu zuen minutu guttietan, 21-29ko behin-betiko emaitza eskuratuta.

Defentsa lan ona izan zen azken momentuko gakoa, baita jokalari gazteek hartu zuten ardura ere. Furundarena, Rodrigo Salinak eta Matheus da Silvaren bajak kontuan hartuta, gazte mailako jokalariak izan ziren protagonista eta ongi hartu zuten euren ardura ere. Asier Iribar izan zen tartean, baita Javier Gastaminza ere. Azken honek debuta egin zuen lehen taldearekin atzoko partiduan eta bere lehen gola sartu zuen ere Sinfinen kontra.

Bi puntu gehiagorekin, bigarren postuan kokatuak daude bidasotarrak. Egoera horretan eginen diote aitzin heldu den ortziralean izanen duten partiduari. Etxean ariko dira berriz ere, Artalekun, eta bertan jasoko dute Ademar Leon taldea (20:00). Sarrerak dagoeneko salgai daude www.cdbidasoa.eus webgunean.

(Argazkia: DG Audiovisuales)

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika