Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
09 Mar, 2022
Irundarrek EHF Ligako Last 16 kanporaketa GOG Hånbol taldearen aurka jokatuko dute
Bidasoak, EHF European Leagueko hurrengo faserako txartela lortuta, orain final-laurdenetara sailkatzeko borrokatu beharko dute. Horretarako, Danimarkako GOG Håndbol taldearen aurka neurtu beharko dira Last 16 kanporaketan. Bi partida jokatuko dituzte elkarren aurka, joanekoa eta itzulikoa. Horietako lehendabizikoa Artalekun ospatuko da martxoaren 29an, eta bigarrena Danimarkan apirilaren 5ean.
Hilabete honen bukaeran jokatuko diren Last 16ko neurketak Multzo Fasearen sailkapena begiratuta osatu dira. Horrela, A Multzoko laugarren postuko taldeari, kasu honetan Bidasoari, B Multzoko txapeldunaren aurka aritzea egokitu zaio. Multzo bakoitzeko hirugarrenak beraz, kontrako taldeko bigarren sailkatuen aurka jokatuko dute, kantxa faktorerik gabe. C eta D Multzoen kasuan ere sistema bera erabili da.
Bidasoarentzat, 1987an Europako Txapelketan parte hartzen hasi zenetik, lehendabiziko aldia izango da Danimarkan jokatzen. Taldeak hiru aldiz jaso izan du etxean Virum Sorgenfri talde daniarra, baina ez zaio inoiz egokitu hara bidaiatzea. Aurrez aurre neurtu ziren lehendabiziko aldia 1997an izan zen, Europako Superkopako finalerdian. Orduan, Bidasoak 23-30 irabazi zion daniarrei, finalerako txartela eskuratuz. 2000. urtean ere elkarren aurka aritu ziren bi taldeak Irunen, EHF Kopako kanporaketan, eta hor ere irundarrek garaipen bikoitza eskuratu zuten, 32-34 eta 26-17ko markagailuekin.
(Argazkia: Arrate Morales)
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...