Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
24 Ira, 2022
Bidasotarrek 33-28ko markagailuarekin hartu zuten mendean Recoletas Atletico Valladolid taldea
Bidasoak denboraldi honetan etxean jokatu duen bigarren partida irabazi zuen atzo, Recoletas Atletico Valladolid taldearen aurka 33-28koa eskuratu ondotik. Gainera, talde irundarrak hirugarren garaipena jarraian lortu du honekin eta datorren astean Europako Txapelketa hasteko prest dagoela erakutsi du.
Etxeko taldea oso sendo atera zen kantxara atzo arratsaldean. Lehen minutuetan, Jon Azkueren, Iñaki Caveroren eta Rodrigo Salinasen golei esker, 4-0ekoa eskuratu zuen Bidasoak. Aurkariak orduan, hutsartea eskatu zuen, horri buelta emateko helburuarekin. Nahiz eta Valladolidek beraien markagailua estreinatu, talde irundarrak errenta mantentzea lortu zuen eta azkenik, 15-12koarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian ere lehiakortasun bera erakutsi zuten Jacobo Cuetararen mutilek. Bi taldeen arteko aldea hiru eta lau goleko izan zen azken hogeita hamar minutuetan. Hala ere, neurketa bukatzeko hamar minutu gelditzen direnean, defentsan egindako lanari esker eta Kuba Skrzyniarzek atean egindakoari esker ere, tartea bost golera zabaldu zen eta Bidasoak 33-28ko markagailua erdietsi zuen partida bukatzerakoan.
Etxean beste bi puntu garrantzitsu eskuratuta, orain Bidasoak Europako Txapelketari ekin beharko dio. Zehazki, datorren asteartean jokatuko du talde irundarrak Norvegiako Kolstad Håndball taldearen kontra Artalekun, arratseko 20:45ean.
(Argazkia: Arrate Morales)
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...