BIDASOAK HIRUGARREN POSTUAN AMAITU DU ASOBAL LIGA
Eskubaloia

BIDASOAK HIRUGARREN POSTUAN AMAITU DU ASOBAL LIGA

Talde irundarrak 32-24ko markagailuarekin menderatu zuen Benidorm denboraldiko azken neurketan

Atzo arratsaldean, Bidasoak bukaera borobila eman zion aurtengo Sacyr Asobal Ligari Artalekun. Benidorm taldearen kontra aritu zen eta 32-24ko markagailuarekin menderatu zuen hau. Granollersek ere garaipena eskuratu zuenez, talde irundarrak sailkapeneko hirugarren postuan amaitu du azkenean denboraldia.

Neurketa hasi baino lehen, Bidasoa Klubak, Gurutz Aginagalde presidentearen eskutik, Javier Sesma eta Jose Angel Sodupe presidente ohiei bi urrezko intsignia eman zizkien. Gainera, Fernando Bolea Bidasoako jokalari eta presidente ohiari ere omenaldia eskeini zioten. Aitortzak eginda, Asobal Ligako azken partidari hasiera eman zioten Artalekun. Lehen bost minutuetan lortutako berdinketari buelta eman eta aurretik jarri zen etxeko taldea. Nahiz eta bost goleko errenta eskurato 15. minuturako (9-4), Benidormek erantzun eta aldea bi puntura murriztu zuen atsedenaldirako (15-13).

Bigarren zatian ere Bidasoak bere nagusitasuna erakutsi zuen eta oraindik errenta gehiago lortu zuen markagailuan. Neurketa amaitzeko hamar minutu gelditzen zirenean, etxeko taldeak 26-18ko markagailua eskuratu zuen. Benidormek hau zertxobait murriztea ere lortu zuen, 27-23koa ipiniz, baina Bidasoak azken bost minutuetan berriz ere ireki zuen aldea eta 32-24koarekin amaitu zuen neurketa.

Hasierako omenaldiek segida izan zuten bukaeran. Izan ere, zale guztiak Artalekun zeudela aprobetxatuta, hurrengo denboraldian taldean egongo ez diren lau jokalariei agur esan zieten. Kauldi Odriozola, Xoan Ledo, Jose Manuel Sierra eta Adrian Fernandez txalotuak izan ziren ikusle guztien partetik eta honek etxean bizi izan zen arratsalde berezia borobildu zuen.

(Argazkia: Arrate Morales)

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika