BIDASOAK HUESCA MENDERATU ZUEN ETXEAN
Eskubaloia

BIDASOAK HUESCA MENDERATU ZUEN ETXEAN

Bidasoa atzo Huescaren aurka aritu zen Artalekun eta 31-26ko markagailuarekin irabazi zuen 

Irundarrek Huesca taldea jaso zuten atzo Artalekun, Asobal Ligako 14. jardunaldia jokatzeko asmoarekin. Partidu hau abenduan jokatu beharrekoa zen, baina orduan bertan behera gelditu zen eta orain egokitu zaie berreskuratzea. Huesca 31-26ko markagailuarekin mendean hartuz, Bidasoak Sacyr Asobal Kopa jokatzeko txartela eskuratu zuen oraindik lehen itzulia amaitzeko neurketa baten faltan zegoenean.

Partidua hasi eta segidan aurretik jarri ziren etxekoak, lehen minutuetan 3-1ekoa lortuz. Hortik aurrera, Bidasoa nagusi izan zen norgehiagoka guztian zehar eta atsedenaldira iristerako, bederatzi goleko errenta zabala eskuratua zuen Huescaren aurrean (30. minutuan, 18-9). Markagailuaren egoerak eman zien lasaitasunarekin, baina indarra galdu gabe, irundarrek modu berean jarraitu zuten borrokan bi taldeen arteko aldea mantentzeko. Huescak ere gogor borrokatu zuen markagailuko zuloa ixteko asmoarekin, eta aldea murriztea ere lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan Bidasoa gainditzeko. Neurketaren amaieran, gainera, nekea nabaria zen etxeko eta kanpoko jokalariengan eta horrek ere garaipena eskuratzeko aukera ezerezean utzi zuen arerioarentzat.

Neurketaren amaieran, Jacobo Cuetara pozik azaldu zen prentsaren aurrean eta atzo errenta hain zabalarekin irabaztea ez zuela espero ere onartu zuen: “Oso pozik nago, lehendabiziko zatian ia partidua erabakita utzi dugu. Oso maila ona erakutsi dugu, bai erasoan eta baita defentsan ere. Bigarren zatian nekea nabaritu dugu, baina emaitza oso ona lortu dugu. Ez nuen espero hainbesteko aldearekin irabaztea, neurketa parekatuagoa espero nuen”.

Atzoko partiduan azpimarratzeko beste puntu bat taldeko gazteen lana izan zen. Nieto, Furundarena, Mujika eta Urruzola bezalako harrobiko jokalariek bere lekua hartu zuten kantxan eta joko oso ona erakutsi zuten. Eneko Furundarenak berak aipatu zigun moduan, “taldeak oso sentsazio onak ditu eta hori oso garrantzitsua da. Emaitza onak ere izaten ari gara, baina horren atzetik entrenamendu lan oso handia dago. Aldapa handiko hilabetea egokitu zaigu, baina ondo ari gara lanean eta emaitzak iristen ari dira. Dinamika honetan jarraitu behar dugu ahalik eta puntu gehien irabazteko”.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika