Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
20 Mai, 2022
Talde irundarra garaipenarengatik borrokatuko du bihar Huescaren kontra, bigarren postua ziurtatzeko helburuarekin
Bidasoak bihar denboraldiko azken-aurreko neurketa jokatuko du Huescako Palacio de los Deportes kantxan, bertako Huesca taldearen aurka. Txapeldunorde izateko lehian jarraitzen du talde irundarrak, eta postua ziurtatzeko bi puntuak lortu nahi ditu larunbat honetan.
Denboraldia amaitzeko bi neurketa soilik geratzen zaizkie Jacobo Cuetararen mutilei. Huesca eta Benidorm izanen dituzte aurkari azken bi jardunaldi hauetan, eta hain zuzen ere Huescara joan beharko dira bihar azken-aurreko partida hori jokatzera. Asobal Ligako txapeldunorde izatea dute helburu bidasotarrek eta hori lortzeko garaipena eskuratu beharko dute, jardunaldiko bi puntuak bereganatzeko eta Granollersekin aldea irekitzeko. Cuetarak berak adierazi duenez, “bi puntuko aldea lortu behar dugu. Borrokatzen jarraituko dugu. Badakigu zaila dela puntuak batzea Asobal Ligan, batez ere etxetik kanpo. Kanpoan jokatu ditugun azken bi neurketak galdu ditugu eta horrek erakusten digu garaipen bakoitzak duen zailtasuna”.
Hala ere, Irungo taldea “ondo dagoela” jakinarazi du entrenatzaileak: “Ondo entrenatzen ari dira, kalitate handiarekin, baina baldintzatzen gaituzten lesioak ditugu. Beste talde asko ez ziren lehiakorrak izango gure lesio berberekin, eta guk hori lortzen dugu. Ezbeharren aurrean handi egiten gara eta hori erakutsi beharko dugu bihar ere”.
Huescak dagoeneko lortu du maila mantentzea eta azken txanpa honetan ez du ezer irabazteko. Edonola ere, denboraldiko azken neurketa jokatuko dute bihar etxean eta “hori beti berezia” izaten dela aipatu du Cuetarak. Horrela, erakustaldia eman nahiko du taldeak zaleen aurrean eta horrek ere zailtasunak ekarriko dituela argitu du prestatzaileak: “Beraiek lortu dute azken jardunaldi hauetan zailtasunik ez edukitzea, eta hori baloratzekoa da. Emaitza onak eskuratu ditu azken aldian eta jokalari guztiak ditu. Ez dute ezer jokoan, baina azken partida da etxean eta berezia izango da. Gu gure lanari begira egongo gara, badakigulako zaila dela han irabaztea, pasa den urtean galdu baikenuen. Hala ere, aurkari zailak izan ditugu Asobalen eta garaipenak lortu ditugu”.
Bidasoak beraz, ahalik eta maila onena ematen saiatuko da bihar, nahiz eta Rodrigo Salinas eta Victor Rodriguez deialditik kanpo geratuko diren lesioengatik. Helburua zein den argi dutela, borrokatzera aterako dira beste behin kantxara, Huescaren kontra, bihar arratsaldeko 17:00etan.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...