BIDASOAK IKUSKIZUNA BERMATU ZUEN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK IKUSKIZUNA BERMATU ZUEN ARTALEKUN

Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik

Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra, aurtengo denboraldiko lehen jardunaldian. Gaur egungo ASOBAL Ligako txapeldunari puntu bat irabaztea lortu zuen Irungo taldeak, eta kataluniarrek ez irabaztea albiste bilakatu zen 2023/24ko denboraldi hasiera honetan.

Lehen zati bikaina egin zuten Jacobo Cuetararen mutilek. Barçaren lehen golei erantzun eta laugarren minutuan jarri ziren aitzinetik, 4-3ko markagailuarekin, 3-0eko partziala egin ondotik. Emaitza honekin atzoko partiduaren oinarriak jarri zituen Bidasoak eta abantaila horrek ez zion ihesik egin azken minutura bitarte. Atsedenaldirako bidean, etxekoek errenta handitu eta hiru golera ireki zuten bi taldeen arteko aldea. Erasoan fin ibiliz eta atean Mehdi Harbaoui sendo bat edukita, Bidasoak 16-13ko markagailua erdietsi zuen lehen ordu erdian.

Bigarren zatian Cuetararen taldeak bide beretik segitu zuen. Lau goleko aldea lortu zuen segidan (21-17) eta Artalekuko zaleen laguntzarekin, aurkaria urduritu zuen. Indarrez eta garaipena posible zela sinetsita, abantaila mantentzen jakin zuten etxekoek 49. minutura bitarte (25-21). Hala ere, Barçak ez zuen nolanahi neurketa Bidasoaren eskuetan utziko eta estutzen hasi zen. Erritmoa bizitu zuten kataluniarrek eta errenta gol bakarrera murriztu. Partidua bukatzeko hiru minutu eskas gelditzen zirenean, berdinketa ezarri zuten markagailuan eta azken lau segundutan Bidasoak bere eskuetan zuen azken gola, garaipenaren gola hain zuzen. Jaurtiketarekin ez zuten asmatu eta bi puntuak irabazteko Barçaren azken aukera ailegatu zen. Gola sartzea lortu zuten, baina denboraz kanpo, beraz 26ra berdinduta bukatu zen norgehiagoka, puntuak bi taldeen artean banatuta.

Hirurogei minutuak agortuta, Artaleku pozez lehertu zen. Berdinketa hau garaipen baten moduan sentitu zen bertan, eta Barçak ez irabaztea albiste bilakatu zen. Hain zuzen ere, 2002ko martxoaren 10etik kataluniarrek ez zuten Irunen punturik galtzen eta balentria hau etxekoen lan gogorraren fruitua izan zen. Denboraldia ezin hobe hasita, indarrez eta motibazioarekin eginen diote aurre hurrengo hitzorduari. Heldu den larunbatean, irailaren 16an, Batcho Torrelavega bisitatuko baitute irundarrek.

(Argazkia: Arrate Morales)

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika