34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
29 Api, 2019 Irun, Balonmano, Liga Asobal, Bidasoa, Bada Huesca
Bidasoa neurketa osoan zehar jaun eta jabe izan zen, lehen minututik paritdua haustera atera ziren eta pentsatutakoa lortu zuten, 19-34 menderatu zuten Bada Huesca
19 – Bada Huesca (8 + 11): Jorge Gómez (p.), Camas (4), Adrian Pérez, Ostojic (1), Mota (4) Carró (1), Félez (4); Dani Arguillas (p.s.), Val (2), Oier García (1), Zungri, Malo (2).
34 – Bidasoa Irun (16 + 14): Ledo (p.), Zabala (3), Kauldi Odriozola (8), Esteban Salinas (4), De la Salud (3), Rodrigo Salinas (6), Rudy Seri (1); Rangel Luan (p.s.), Cavero (1), Aldaba (1), Serrano (2), Barthe (2), Renaud (3), Tesoriere.
Asobal Ligako postu nagusietan kokatzeko lehian sekulako aurrerapausua eman zuen atzo Bidasoak Hueskan. Talde irundarrak neurketako lehen minututik bere legea ezarri zuen beti ere defentsako lan bikaina burutuz eta Xoan Ledoren geldiketei esker. Indar handia erakutsi zuen lehen minutuetan, hainbesteko izan zen 20.minutuan 4-15 alde zutela markagailua. Une hartatik aurrera, Bada Huescak bere lekua berreskuratu zuen eta Bidasoaren defentsa hobe erasotzea lortu zuten, defentsa 5:1era aldatu zuten eta Leo Renauden bi minutuko kanporatze bat baliatu zuten markagailuan 7-15 hurbiltzeko. Badaezpada, 27.minutuan Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen berriro ere taldea neurketan kokatzeko. Azkenean, lehen zatia bukatuta markagailuak 8-16koa adierazten zuen Bidasoaren alde.
Atsedenalditik bueltan, talde irundarra lehen zatian bezain indartsu atera zen zelaira. Bidasoak ez zuen asmorik partiduan zehar zailtasunak izateko eta beraz, berriro ere defentsan hortzak estutu zituzten erasoan gol errazak eskuratzeko. Eta hala izan zen, zailtasun gutxi izan zituen Bidasoak. Jacobo Cuetarak taldea eroso zegoela baliatu zuen gauza berriak probatzen hasteko, horren adibidea da, Paco Barthek eta Kauldi Odriozolak euren ohiko postuetatik at jokatu zuten minutu kopuru mordoa.
Bi puntu sendo hauekin, 19-34 amaieran, Bidasoa Asobal Ligako bigarren sailkatua izaten jarraitzen du Balonmano Logroño La Rioja bi puntutara dutelarik. Atzerago bost puntutara Abanca Ademar de Leon aurkitzen da hirugarren postuan eta sei puntutara Fraiking Granollers sailkapeneko seigarrena da. Bidasoaren hurrengo lehia asteazkenean Amenabar Zarautzen aurka izango da, Hondarribian Amenabar Zarautzen aurka Euskal Kopako finala jokatuko dute. Ligari dagokionez, Asobal Liga Artalekura datorren igandean 12:00etan bueltatuko da denboraldia bukatzeko lau jardunaldi geratzen direnean.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...